Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Soraluzeko Kontrargi argazki taldeak hogeigarren urteurrena ospatuko du

zaletuek bi erakusketa eta argazki rallia egingo dituzte herrian hurrengo bi hilabeteetan

1986an Soraluzen antolatutako lehen argazki rallia.argazkia: kontrargi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

soraluze. Soraluzeko Kontrargi argazki taldeak hogei urte bete zituen atzo eta sorrerako helburu berarekin jarraitzen du, hau da, argazkilaritzarekiko zaletasuna herritarren artean bultzatzea.

Egun, hamar dira Kontrargiko kideak baina, Mikel Valero taldeko lehendakariaren esanetan, "zaletu guztiek dituzte gure lokaleko ateak zabalik".

Kontrargi taldeak hainbat erakusketa eta argazki rallia antola-tzen ditu urtero Soraluzen. Hogeigarren urtea dela eta, ekimen gehiago egingo dituzte taldeko lagunek datozen hilabeteetan.

Mikel Valeroren hitzetan, "bi erakusketa jarriko ditugu kiroldegian. Lehena azaroaren 13tik 25era arte egongo da ikusgai eta, bigarrena, abenduaren 11tik 23ra arte". Era berean, urteko argazki rallia azaroaren 19an izango da Soraluzen.

Edonola ere, ezohiko ekitaldiren bat prestatzeko asmoa adierazi dute Kontrargikoek elkartearen hogeigarren urteurrena ospatzeko. "Eguna zehaztu gabe dagoen arren, lehengo eta oraingo bazkideen arteko bazkaria egin nahi dugu", aitortu du Mikel Valerok.

aurrera begira Kontrargi Taldeak aldaketak somatzen ditu etorkizunean, beti ere, bere jarduera argazkilaritza digitalaera egoki-tzeko. "Orain arte zuri beltzeko errebelatuak egiteko laborategia erabili izan dugu baina, aurrera begira, ordenadoreak eta eskanerrak ipini nahi ditugu argazki digitalekin lan egiteko". Gainera, Kontrargik Udalaren lokalen bat lor-tzeko ahalegina egingo du. >j.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |