Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

>Haurrekin egiteko jolasak ikasi ahal izango dira bihar Hernaniko AEK-n

hizkuntza modu naturalean lantzeko prestatutako egitasmoaren baitan kokatzen da saioa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hernani. Euskara modu naturalean ikasi eta lantzeko asmoz, Zilegi eskola egitasmoko beste saio bat egingo dute bihar Hernaniko AEK euskaltegian.

Jolastuz ikasi eta ikasiz jolastu izango da bihar Larramendi kaleko egoitzan egingo den tailerra eta, horretan, hiru eta hamar urte arteko haurrekin egin daitezkeen jolasak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Bi saio izango dira, 14.30etik 16.30era eta 19.00etatik 21.00etara.

Edonork parte har dezake Zilegi eskola egitasmoan. Bertan, euskara, bitarteko bat besterik ez da. Hau da, ikastaroa ez dago hizkuntza ikastera zuzendua. Masajeak, eskulanak edo bestelakoak egiten ikasi daiteke, baina euskara lantzen den bitartean.

orduen bonoak Talde horietarako konpromisoa ez da ikasturte osokoa izango. Aukeratutako gai bakoitzak lau, sei edo zortzi orduko iraupena izan dezake eta izen-ematea horretara bakarrik mugatu daiteke hala nahi den kasuetan. AEK euskaltegiak orduen bonoak jarriko ditu salgai horretarako. Nahi duen orok 50 orduko bonoak erosi ahal izango ditu, adibidez, eta horiek gastatzen joan gustuko dituen tailerretan.

Eskolen egiturari dagokionez, gai emaile eta dinamizatzaile bat egongo dira parte hartzen duten herritarrekin batera. Lehenak bere ezagutzak azalduko ditu eta dinamizatzailea, euskaltegiko irakaslea, izango da saioaren nondik norakoa gidatuko duena. Ez dira hitzaldiak izango eta euskaldunberri, euskara ikasten ari diren eta euskaldun osoek parte hartu ahal izango dute.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi duenak Hernaniko AEK euskaltegiak Larramendi kalean duen egoitzatik pasa edo 943 557801 telefono zenbakira deitu dezake. >a.h.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |