Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Xabier Amuriza, Mixel Ducau eta Joseba Tapiak parte hartuko dute Usurbilgo kultur hamabostaldian

noaua elkarteak antolatuta, hilaren 31n hasiko da

Lasarte-Oriako Landaberri antzerki eskola izango da lehen protagonista 'narcolepsia.com' lanarekin

Aitor Egileta haur batekin, Himalaiako mendietan.argazkia: utzitakoa

ainara hernando enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

usurbil. Antzerkia, musika, magia, bertsoak... Denetariko ekitaldiak ekarriko ditu urriaren 31n hasiko den eta Noaua elkarteak antolatzen duen kultur hamabostaldiak.

Euskarazko eskaintza interesgarria eman nahi dute antolatzaileek eta azaroaren 10era arte bai haurrentzako eta bai helduentzako ekitaldiak bilduko ditu Noauaren programak Sutegi kultur etxean.

Lasarte-Oriako Landaberri an-tzerki eskolaren emanaldiarekin hasiko da hamabostaldia narkolepsia.com antzezlanarekin. Errealitatearekin eta fikzioarekin jolasteko aukera ematen duen obra da. Datorren asteartean izango da, 22.30ean. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira 3 eurotan eta Noauako bazkideek gonbidapenak jaso ahal izango dituzte urriaren 30a baino lehen.

Azaroaren 3an Joseba Tapia izango da Usurbilen Real Politik bere azken lana aurkezten. Momentu berezietan egon izan da Tapia Noauako kideekin, elkartearen hasieran eta aldizkariaren 100. alean esaterako. Elkarteak 10 urte bete eta musikariak disko berria duenez, ez du hutsik egingo. Kon-tzertua 22.30ean izango da eta sarrerak salgai daude dagoeneko Txirristra tabernan. 8 euroko prezioa izango dute, bazkideentzako 5 eurokoa. Azken hauek elkartearen egoitzan erosi beharko dute sarrera azaroaren 2a baino lehen.

magia haurrentzatMagiaz blai ikuskizuna eskainiko du Txan magoak haurrentzako azaroaren 4an. Bi saio izango dira, lehena 17.00etan eta, bigarrena, 19.00etan. Bi euroko prezioa izango du sarrerak eta Txirristran eta Noaua elkartean erosi daitezke.

Kultur hamabostaldiak antzeko ildoa jarraitzen du urtero eta, ohitura den bezala, herritar baten parte-hartzea izango da ekitaldien artean. Horrela, azaroaren 7an, 20.00etan, Aitor Egileta usurbildarrak munduan zehar egindako bidaiaren ikus-entzunezko saioa eskainiko du. 2004ko abenduan munduari itzulia emateko asmoz abiatu zen herritik eta urtebetean bildutako irudiekin osatutako lana erakutsiko du Sutegin.

Amaitzeko, Xabier Amuriza bertsolariak eta Mixel Ducau musikariak Mende erdi izeneko emanaldia eskainiko dute azaroaren 10ean. Azken 50 urteetako pasarteez arituko dira bertso musikatuen bitartez. Herriko historia, gai politikoak, sozialak edo euskara landuko dituzte eta Mixel Ducauk bakarlari bezala ere zenbait pieza eskainiko ditu. 22.00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira Sutegin. Noauako bazkideentzako gonbidapenak egongo dira azaroaren 9ra arte.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Txan magoak osatuko du haurrentzako eskaintza azaroaren 4an egingo duen 'Magiaz blai' saioarekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |