|

Txingudi ikastolako ikasleak, atzo, sindikatu eskolaren eremuan egin zuten landaketaren ondoren.
itsaso Navas, Uxoa Aranalde, Ander Legazkue, Ane Barjacoba eta Julene Iraolak bederatzina urte dituzte. Atzo, Elizatxo hiribidean dagoen sindikatu eskola zaharraren eremuan, landareak jarri zituzten, Txingudi ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako beste 20 lagunekin batera. Idi-bihotzak, oroiloreak, azak, pentsamenduak, San Jose loreak, ahuntz-prakak edota dragoi-muturrak landatu zituzten.
Lursail honetan, hiriko eskoletako beste hamar talderekin batera, bitxilore edo margarita forma duen lorategia berritu egingo dute hemendik abendura arte, udaberri garaiko loreak udazkenekoengatik ordezkatuz.
Guzti hau, Irungo Udalak eta Goroldi, hiriko lorategien mantenua eramaten duen enpresak, antolatutako ekimena da. Bere helburua, umeak hiriko lorategi eta parkeen zaintzak atzetik duen lan handiaren inguruko sentsibilizazioa lortzea da.
Txingudi Ikastolako umeek eguna Ibarlako lore-mintegian hasi zuten. 5.000 metro karratuko instalazio hauetan, hiriko lorategietan hain eder ikusi ohi diren landare eta loreak nola hazten diren erakusten zaie.
Atzo gaztetxoek egin zutena egin ahal izateko, lehenago, haziak ernatzeko, 15 egunetan tenperatura, argi eta hezetasun aproposarekin eduki dituzte negutegi batetan. Ondoren, ernatutako landareak loreontzi txikietara pasatzen dituzte eta beste hamabost egun ematen dituzte han, negutegi itxi batetan. Sabaia besterik ez duen negutegira pasatzen dituzte eta, azkenik, hirurogei eguneko hazketa izaten dute, sendotze zikloa amaitu eta kaleetan jartzeko prest egon daitezen.
helburua beteta
Gizalegea eta lanaren balioa
Jaime Aperribay, Ibarlako mintegiko arduradunaren hitzetan, "bisitaldi hauek eta, ondoren, Elizatxo hiribidean egiten den landaketak, helburu didaktikoa dute alde batetik, hau da, umeei erakustea landareak non eta nola hazten diren. Bestetik, gizalegea ere bultzatu nahi da, hiriko lorategien atzetik dagoen lanaren balioa azpimarratzeko. Honetarako, zer beste hoberik, ume bakoitzak bere loreak landatzea baino", gaineratu zuen Aperribayk.
Harro azaldu ziren eguerdian, lana bukatu ostean, Itsaso, Uxoa, Ander, Ane, Julene eta beraien gelako lagunak. "Oso polita geratu da", esan zuten denek. Eta bisitaldien helburua ere, bete dela uste dute gazteek: "Hiriko lorategiak oso politak dira eta hauek prestatzeko lan itzela dago atzean. Hemendik aurrera, gu ere zaintzen arituko gara".
Iaz landatu zuten Eskola-Lorategian lehenengoz, 300 bat ikasleren eskutik. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleez gain, Helduen Hezkun-tza zentroko eta euskaltegietako ikasleek ere parte hartuko dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |