Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Gerrako saminak hamahiru abestitan

Bide ertzean bihar aurkeztuko du bilbon 'non dira' , bere seigarren lana

Disko tematikoa da, 1936ko gerra eta honen ondorioak (erbestea, desagerpenak, alargunak) ditu ardatz

Karlos Aranzegi (bateria), Joserra Senperena (piano akustikoa), Jon Ander Ubeda (baxua eta koroak), Imanol Ubeda (ahotsa eta gitarra) eta Fran Iturbe (gitarra elektrikoa).argazkia: utzitakoa

cristina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. "Normalean ez zaigu sufrimendua konpartitzea gusta-tzen". Baina ez gustatu arren bere azkeneko diskoan, Bide Ertzean taldeak sufrimenduak konpartitzen ditu. Gerraren samintasunei buruz sortutako diskoa da Non dira . Tolosako taldeak bihar aurkeztuko du Bilbon bere seigarren lana.

Imanol Ubedak (ahotsa eta gitarra), Jon Ander Ubedak (baxua eta ahotsak), Fran Iturbek (gitarra elektrikoa), Karlos Aranzegik (bateria eta perkusioa), Joserra Senperenak (piano akustikoa) eta Kaki Arkarazok (teknikaria) egin duten diskoaren ardatz nagusia 1936ko gerra da. Gerra eta honen ondorioak: erbestea, desagertuak, eraildakoak, alargunak... Ubeda anaien etxean bizi izandako pasadizoak dira baina hala ere ez dute pertsonalizatu nahi. "Gure etxean pasa dena etxe pila batean pasa da eta gurea ez da gauza berezia. Ez da Ubedatarren gerrari buruzko diskoa baizik eta gai horri buruzko gure erreflexioa", azpimarratu du Imanol Ubedak, taldeko abeslari eta gitarra joleak.

desagertuak eta erailak Desagerpenak eta erailketak ezagutu dituzte Ubedatarrek. Aitaren partetik birraitona UGT sindikatukoa zen eta "gerra ondoren nazionalak Altsasura sartu zirenean atxilotu eta erail zuten". Aitona, berriz, gerra hasi zenean "mendira joan zen eta borrokan ibili zen, Fran-tziara ihes egin zuen eta hor pista galdu egin zen".

"Gure etxean gai hau tabu izan da, ez da gerraz asko hitz egin. Batzutan zure ingurukoek ez dute pasarte ilun bat gogora ekarri nahi", dio Ubedak. Hala ere anaiek bazekiten atzean istorio bat ezkutatzen zela. "Bagenekien aitona eta birraitona gerran hil zituztela baina muga bat zegoen: haiek hitz egiteko gogorekin eta guk gehiegi galdetu gabe".

ikasketak Hausnarketa eta ikerketa lanetan ibili ondoren, Bide Er-tzean eta zehatzago Ubeda anaiek bi gauza ikasi dituzte. Batetik, gerra bezain gogorra dela ondorengoa, "bereziki galtzaileentzat". Eta bestetik, barruko samintasunaz solastea zaila dela: "Gure aita eta izebarentzat gerrari buruz hitz egitea oso gogorra izan da. Baina azkenean terapia bezala ondo etorri zaie eta liberazio moduko zerbait izan da", adierazi du Imanolek.

1936ko gerrako istorioetan sakondu eta kantak egiten hasi ziren. "Lauzpabost abesti prestatu genituen eta disko baten abiapuntuan geundela konturatu ginen. Emai-tza Non dira da", azpimarratu du Ubedak.

Imanol Ubedak esaten duen bezala "ez da ohiko disko bat. Hitz batean esateko tematikoa edo kon-tzeptuala da eta letrek pisu handia daukate". Gainera oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bide Er-tzearen kasuan letrak "oso osorik gureak dira. Hau erronka bat izan da guretzat", nabarmendu du abeslariak. Diskoak gai bakar bat izateak "borobiltasun bat" eman dio lanari, "osotasun bat", baina aldi berean beste "ahalegin bat eskatzen zigun: ez errepikatzea", gaineratu du Ubedak.

quique gonzález euskeraz Seigarren lan honetan Bide Ertzean bi kolaborazio izan ditu: Quique Gonzálezena eta Berri Txarreko Gorka Urbizurena, biok taldeko kideen lagun minak baitira. "Ia kapritxoa izan da Quiqueren parte-hartzea eta aipatzekoa da estudioetara etorri zela eta euskaraz kantatu duela", azaldu du Imanol Ubedak. Bestalde, kantu bateko zati bat ahots potente batekin indartu beharra zegoelako Gorka deitu zuten. "Abesti horri falta zitzaiona bere ahotsak emango ziola pentsatu genuen eta bebe-betean asmatu genuen".

Aurkezpenerako ordu gutxi gera-tzen dira eta taldea ez da urduri sentitzen. "Urduri baino gogoz gaude diskoa erakusteko. Gogo biziz". Azken finean eta taldeko abeslariak dioen arabera, "inurriak bezala gabiltza, kantu batzuk bildu nahian. Gu kantuegileak gara eta gure kezka ahalik eta kantu txukunenak eta ahalik eta zuzeneko txukunenak eskaintzea da", bukatu du Ubedak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Gure familiak gosea eta kalamidadeak ezagutu zituen eta hori gogora ekartzea zaila egin zaio"  imanol ubeda .  Ahotsa eta gitarra
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |