
Buruztanka
Gizonak ekarriko balitu umeak mundura desberdin izanen zen erditzea. Gurean indarrean den erditzeko modu "ofiziala" ez dut nik salatzen, Osasunaren Munduko Erakundeak baizik. OMEk egungo zenbait prak-tika obstretiko modu generalean ez erabiltzea aholkatzen du, oxitozina (erditzea azkartzeko), forzepsak, episiotomia (ebaki baginala), epidurala eta zesarea, kasu. Zenbait arazo konpondu arren, sistematikoki erabilita kaltegarri izaten ahal dira. Gure erietxe aunitzetan ordea, eguneroko ogia dira.
Emagin aunitz gehiegizko eskuhartzea ekiditen saiatzen direla badakit. Alta, osasun sistemak ez du hori bultzatzen. Erditu behar den emakumeari komeni zaiona baino osagileen erosotasuna hartzen da kontutan.
Potroan erditzen da emakumea. Ezin du nahi duen postura aukeratu, gehienetan mugitu ere ezin da egin dilatazioak irauten duen bitartean. Rasuratzen dute, enemak jarri eta sarri poltsa hausten diote. Erditze gelan intimidade guti eta lasaitasuna eskas. Horrelako erdi-tze batek sortzen duen estresak oxitozina hormonaren jarioa geldi lezake eta hormona hori da hain juxtu erditzearen arduraduna. Eta lehen bait lehen erditzea denez kontua, askori kontrakzioak modu artifizialean eragiten dizkiete, botika bidez. Bertze aunitzekin forcepsak erabili behar izaten dira, episiotomia egiten zaie edo zesarea. Horrek guztiak epidurala ere gehiagotan erabiltzea dakar, erdi-tze antinaturalak sortutako mina gutitzeko. Era berean, epiduralak ere episiotomiaren beharra areagotzen duenez, sorgin gurpila bihurtzen da gehiegizko eskuhartzearena. Gainera emakumeari ez zaio informaziorik ematen, jeneralean ez dute ondorioen berri ezta dauden alternatiben berri ere. Erditzea antza, ez da erditu behar denaren gauza.
Emaitza onak lortzeko izugarri teknifikatu da erditzea, berez prozesu naturala dena gaisotasun bihurtzeraino, erabat deshumaniza-tzeraino. Gorputzari kasu guti egiten diogu, eta gorputzak aunitz daki, solasten utzi behar zaio baina! Erditzeak gauza erogarria behar du eta trauma bilakatzen digute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |