
Donostia.Nola harrapatu zaitu golardoak?
Ibilbide luze samar baten ondoren, nolabaiteko aintzatespena suposatzen du niretzat sari hau jasotzeak. Izugarrizko sorpresa izango balitz, arazorik gabe esango nizuke, baina ez da hala izan. 2000ko Euskadi Sarian aipamen berezia izan nuen Ambrose Bierce idazlearen Deabruaren hiztegia lanaren itzulpenagatik, eta 2002ko edizioan finalista izan nintzen Sándor Márai-ren Azken hitzordua itzultzeagatik. Harrez geroztik, beste lan batzuk ere egin izan ditut. Raymond Queneauk sortutako Estilo-Ariketak niri berez asko gustatzen zaidan obra da eta oso pozik nago saria lan honek jaso duelako.
'Estilo-Ariketak' itzultzeak sormen lana egitera bultzatu zaituela azaldu duzu aurkezpenean.
Bai. Liburu sinpleak dauden arren, badaude lan konplexuagoak, sormena ere eskatzen dizutenak, eta hau horietako bat da. Itzulpen sortzaile bati bide eman diodala esango nuke eta nire bihurrikeri batzuk sartzeko aukera aprobetxatu dut.
Zertan aritu zara Queneauren itzulpena amaitu zenuenetik?
Horrelako lan gogorra egin ondoren gauza arinagoetan murgiltzea gustatzen zait. Hala, Estilo-Ariketak amaitu nuenean, Mark Haddon-en The curious incident of the dogin the night-time liburua itzultzeari ekin nion. Hurrengo astean bertan plazaratuko da. Duela urte pare bat eta inongo erreferentziarik gabe Bartzelonako aireportuan erosi nuen liburua, harritu egin ninduen eta egokia iruditu zitzaidan euskaratzea.
Jendeak euskaratutako liburuak irakurtzeko ohitura daukala uste duzu?
Egoera ez da guk nahiko genukeena. Testuinguru normal batean, euskaldun batek gaztelaniaz sortutako testu bat euskaraz irakurtzeko aukera izango balu, euskaraz irakurriko luke. Horretara ez gara oraindik iritsi, baina hori izango litzateke normalena. Hala ere, gaur eguneko egoera duela hogei urtekoarekin alderatzen badugu, gauzak asko aldatu direla ohartuko gara.
Zerk bultzatu zintuen itzulpengin-tzan murgiltzera?
Alderdi asko ditu mundu honek. Hasi nintzenean, 80ko hamarkadan, Karteroak beti deitzen du bi aldiz (Elkar, 1983), nire estreinako itzulpena amaitu nuenean, ez nuen pentsatzen horretan jardungo nuenik. Ni euskara irakaslea nintzen, hala, nire euskara maila frogatzeko-edo James M. Cain-en The postman always rings twice liburua itzultzera animatu nintzen. Euskal Herriko beste nobela batzuk baino interesgarriagoa izango zela iruditu zitzaidan. Gero, Euskal Herrian han edo hemen egindako obrak euskaraz irakur-tzeko aukera izan zitekeela ohartu nintzenean, liburu gehiago euskaratzera animatu nintzen.
Nolakoa izaten da itzultzaile baten jarduna?
Lan erritmoa eta modua liburuak berak markatzen du. Normalean ez duzu liburua goitik behera behin eta berriz irakurtzen. Liburuari tonua harrapatu behar zaio lehenengo eta gero lanean hasi. Testu puztu batekin topo egiten duzunean, adibidez, euskaraz idatzitako beste testu puztu bat irakurtzea komenigarria da.
Ba al dago itzultzea gustatuko li-tzaizukeen libururik?
Asko daude. Estilo-Ariketak obrak ere nire apalean denbora asko igaro zuen. Nik ez nuen pentsatzen itzulpena egitea, baina Koldo Mitxelena Kulturunetik egin zidaten gonbita eta nik baietz esan nuen. Itzulpenak nire eguneroko lana amaitzen dudanean egiten ditut eta itzultzeko proposamenak ongi aztertu behar ditut.
Zein izango da hurrengoa?
Orain atsedena hartzea tokatzen zaidala uste dut. Datorren urtean ikusiko dugu zer gertatzen den, momentuz ez dut ezer aurreratuko. >t.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |