Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oteizaren Eguna ospatuko dute gaur Zarauzko eskoletako haurrek Iñurritzako plazan

9.30ean hasiko diraeskultorearen omenez antolatutako ekitaldi ezberdinak

Aurtengo berrikuntzak bufanda gorria oroigarria banatzea eta bideo eta musika emanaldiak izango dira

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ainara lozano

zarautz. Zarauzko eskoletako haurrek Oteizaren Eguna ospatuko dute gaur, 9.30etik aurrera, Iñurri-tzako Bertsolarien plazan, eskultore famatuaren obraren alboan. Oteizak 98 urte beteko lituzke bihar eta bere omenez ekitaldi ugari antolatu dituzte Artezaleak eta Jorge Oteizaren lagunak elkarteek, Zarauzko Udalaren babesarekin.

Festa antolatzen duten hirugarren urtea da aurtengoa, iaz eguna ospatu gabe geratu baitziren. "Duela lau urte hil zen Oteiza eta bere omenez zerbait antolatu behar genuela uste genuen, bere herio-tzaren egunean egin beharrean, bere urtebetetze egunean egitea erabaki genuen", azaldu zuen Zarauzko Artezaleakeko zuzendaria den Carmen Agirretxek.

bufanda gorria "Oteizak bufanda gorria eramateko ohitura zuen eta aurten berrikuntza moduan bere bi lagunei emango dizkiegu", adierazi zuen Agirretxek. Andoni Esparza enpresariak eta Eulalia Bosch irakasleek jasoko dute bufanda 12.40ean, baina aurretik haurrek hainbat ekitaldi egingo dituzte. 9.30etik 12.30era eta 14.30etik 16.30era poesia jolasen tailerrean hartuko dute parte Zarauzko eskoletako Lehen Hezkuntzako umeek.

Hiru astetan zehar aritu dira haurrak poesiak prestatzen eta gaurko ekitaldiaren ostean, San Pelaioko Oteizaren eskulturan itsatsiko dituzte beren lanak.

Tailerraren ondoren, Androkanto kantua abestuko dute Salbatore Mitxelena ikastolako haurrek, poema irakurketa eta aurreskuarekin batera. Bufanda gorrien banaketa izango da umeen ekitaldiaren ondoren eta bazkaria izango dute Pedro Enea jatetxean parte-hartzaileek.

Arratsaldean, aurtengo nobedade gehiago eskainiko dituzte San Pelaioko ermitan. 17.00etatik aurrera bideo emanaldia izango da eta, ondoren, musika saioa. "Suar Iruretagoienak gaurko espresuki egin duen Oteizaren inguruko bideoa ikusteko aukera izango dugu", nabarmendu zuen Agirretxek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |