9.30ean hasiko diraeskultorearen omenez antolatutako ekitaldi ezberdinak
Aurtengo berrikuntzak bufanda gorria oroigarria banatzea eta bideo eta musika emanaldiak izango dira
zarautz. Zarauzko eskoletako haurrek Oteizaren Eguna ospatuko dute gaur, 9.30etik aurrera, Iñurri-tzako Bertsolarien plazan, eskultore famatuaren obraren alboan. Oteizak 98 urte beteko lituzke bihar eta bere omenez ekitaldi ugari antolatu dituzte Artezaleak eta Jorge Oteizaren lagunak elkarteek, Zarauzko Udalaren babesarekin.