Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Xabinaitor superheroiaren bigarren komiki liburua plazaratu du Gallegok

elkar-en eskutik ikusi du argia 'pololoak II, Poxpoliñaren bahiketa' aleak

Helduei zuzendutako obra izaki, bi erronbo zuri erantsi dizkio egile errenteriarrak bere lanari

'Pololoak II, Poxpoliñaren bahiketa' komiki liburuaren biñeta batzuk.argazkia: N.g.

teresa sala enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Erotismoa, sentsualitatea, pornografia kutsua, pikardia, umorea, mitologia, sentikortasuna, Buñuelen El ángel exterminador filmeari eskainitako keinuak, Asterix pertsonaiari omenaldia, western pelikulei erreferentzia. Hauek dira Pololoak II (bi erronbo), Poxpoliñaren bahiketa (Elkar, 2006) komikiak biltzen dituen osagarrietako batzuk.

Pololoak I, poxpoliñen lurriña (Elkar, 2004) izan zen Xabinaitor euskal superheroiaren estreinaldia eta Patxi Gallego euskal irakurleen artean ezagutzera eman zuen obra. Liburu hartan bertan iragarri zuen sortzaile errenteriarrak Xabinaitorren abenturek jarraipena izango zutela eta, atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, laster hirugarren ale bat izango da kalean.

Bi erronbo ditu euskal komiki modernoaren historia urratzen hari den heroiaren bigarren liburu honek. "Iragan urtean, Durangoko Azokan guraso batzuei abisatu nien nire komikia ez zela haurrentzat egokia baina ez zidaten jaramonik egin, bi erronboek liburua helduentzat dela adierazten dute".

sexua Aurreko liburuaren aldean, honetan testu hutsezko pasarteak gutxitu egin dira, ia dena baita marrazki biñetaduna. Luzeran ere, 160 orritik 200era igaro da, istorioa osatzeko behar zituenak.

Edukiari dagokionean, erretratu soziala alde batera utzi du oraingoan Gallegok, eta poxpoliñaren eta Xabinaitorren arteko maitasun istorioari eman dio garran-tzia.

Liburuan sexu ugari azaltzen da, eta era esplizituan, gainera. "Nire subkontzientearen burutazioak dira, ez da nire errua, benetan, ni ez naiz horrelakoa, ez dakit zer egin zidaten ikastolan, zer-nolako ideiekin kutsatu zuten nire burmuin xaloa hain ondo usaintzen zuten andereño lirain haiek...", azaldu zuen Gallegok. "Dena den, proportzioan ez zait iruditzen hainbesterako denik, sexua baino askoz gehiago dago liburuan, gertatzen dena da irudi horiek oso deigarriak direla, eta batzuentzat inpaktanteak, deitoragarriak, arbuiagarriak, gaitzesgarriak, nazkagarriak!! Ai, benetan sentitzen dut, ni ez naiz horrelakoa, soilik neure fantasia sexualei irtenbidaea ematen saiatu naiz", gaineratu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
DURANGO
La Feria del Libro y Disco se abre hoy
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |