|

Donostia. Donostiako Udalak haurrei zuzendutako marrazki eta ipuin lehiaketa antolatu du. Gaztetxoek bakearekin eta giza eskubideekin erlazionatutako lanak aurkeztu beharko dituzte eta, ondoren, guztiak Antiguako Lugaritz kultur etxean jarriko dituzte erakusgai eta onenak Bazen Behin argitalpenean ere plazaratuko dituzte. Udalak balioetan hezteko egindako ekimen bat da sariketa, Donostia, Bake Kulturarako Gunea programaren baitan.
Honela, 6 eta 16 urte arteko gazteek abenduaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dituzte haien ipuin eta margolanak Goikoa jauregian, Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzan hain zuzen ere. Urtarrilaren 27an banatuko dizkiete sariak, argazki kamera digitalak, pintura kaxak eta luma estilografikoak lan onenentzat.
Lehiaketa hirugarren urtez antolatzen dute. Iaz 706 haurrek hartu zuten parte, gehienak marrazki-ekin.
ipuinetan oinarrituta Bestalde, Groseko haurtxokoak ere beste marrazki lehiaketa bat prestatu du hurrengo astebururako. Kasu honetan, munduko ipuinetan oinarritutako margolanak egin beharko dituzte gaztetxoek, eta 6 eta 17 urte arteko gazteek parte har dezakete, kategorietan sailkatuta adinaren arabera. Bakoitzari ipuin bat banatuko diote eta horren inguruan marraztu beharko du.
Sariketa ostiralean, 17.00etatik aurrera, eta larunbatean, 10.00etatik aurrera izango da, Okendo kultur etxeko erakusketa aretoan. Sariak hilaren 24an banatuko dituzte Okendon bertan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |