|

elgoibar. Debabarreneko udalek indarrak batu eta lan munduan euskararen erabilera normaliza-tzeko Ardatza egitasmoa garatzen ari dira. Proiektuaren helburu nagusia datorren urtean eskualdeko enpresa batzuetan euskara planak abian jartzea da eta horregatik hiru aurkezpen ekitaldi prestatu dituzte eskualdeko udalek.
Elgoibarko Udalaren Euskara sailetik azaldutakoari eutsiz, "planen nondik norakoak azaltzeko eta 2007ra begirako diru laguntzen berri izateko antolatutako aurkezpenak, batez ere, enpresa txikiei zuzenduta daude, enpresa handiek zuzeneko bisita jaso dutelako".
Euskara planak aurkezteko prestatutako ekimenak atzo jarri ziren abian Debako udaletxean bertako eta Mutrikuko enpresen ordezkariekin egindako bilera batekin.
Bigarren aurkezpena gaur egingo da, 19.00etan, Eibarko Portaleako areto nagusian. Ekitaldi hau Soraluze eta Eibarko enpresei zuzenduta egongo da.
Hirugarren aurkezpena Elgoibarko kultur etxeko hitzaldi gelan egingo da bihar, 19.00etan, Mendaro eta Elgoibarko enpresentzat. >j.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |