Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Hizkuntz eskubideak bermatzeko zerbitzua abian jarri du Jaurlaritzak

herritarren kexak eta kontsultak jaso eta horiei erantzuna emateko jaio da elebide

Bereziki euskaldunei zuzenduta dagoen arren, organo berri hau zabalik dago erdal hiztunek ere erabil dezaten

joseba imaz enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Herritarrek hizkuntz eskubideen inguruan dituzten kon-tsultak, kexak eta iradokizunak bideratu eta horiei erantzuna emateko asmoz Elebide zerbitzua abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Saiburuordetzak. Hizkuntz Eskubideak bermatzeko zerbitzua izenburu osagarriarekin sortu dute organo hau eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrei eta erakundeei arlo honetan "aholkularitza eta babesa" eskain-tzeko asmoa dauka, modu "ofizial, publiko eta eraginkor" batean.

Elea -hitza-, elebi -elebitasunari erreferentzia- eta bidea . Hiru kon-tzeptu horiei erreferentzia egiten die Elebide izenak, atzo Donostian eginiko aurkezpenean Patxi Baztarrika Hizkuntza sailburuordeak adierazi zuenez. "Elebitasunerako bidea iradokitzen du, hizkuntza normalizaziorako bidea", jakinarazi zuen.

Ideia hori oinarritzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak zenbait tresna abian jarri ditu herritarren eskura, euren kexak, kontsultak eta iradokizunak igor ditzaten: web gune bat (www.euskadi.net/elebide), posta elektronikoa (elebide@ej-gv.es), telefonoa (012) eta posta helbidea (Donostia kalea, 1 / 01010 Gasteiz). Elebidek Lakuan izango du egoitza, eta bertatik bideratuko ditu bere egitekoak.

"Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskain-tzeko, eta herritarren hizkuntz eskubideak babesteko" jarri da abian zerbitzu berria, Baztarrikak azaldu zuenez. "Euskal hiztunek erabiliko dute zerbitzua gehienbat, euskara gaztelania baino egoera kaxkarragoan baitago, eta ondorioz euskal hiztunen hizkuntza eskubideak baitira urratu ohi direnak", azpimarratu zuen. Dena den, sailburuordearen esanetan, "herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatzeko" sortu da Elebide, eta "zabalik dago herritar ororen mota guztietako kexak eta iradokizunak jasotzeko".

"eraginkorra" Zerbitzuaren sor-tzaileek gogoratu zutenez, Elebide "aktiboa" izango da eta "eraginkortasuna" bilatuko du. "Ez da kexak eta iradokizunak jasotzera mugatuko, baizik eta kasu bakoitzaren jarraipen zehatza egingo du, kexa edo iradokizun bakoitzak bere eragina, isla, konponbidea izan dezan". Jokin Azkuek, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normaltzeko zuzendariak, arazo arrunten inguruko galderei bi egunetan erantzungo dietela aurreratu zuen; gai konplexuagoetan, berriz, hamabost eguneko gehieneko epea aurreikusi zuen.

Zerbitzu berria Jaurlaritzako gainerako sailekin lankidetzan arituko da, haiei zuzendutako kexak bideratuz eta hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak bultzatuz. Era berean, gainerako herri administrazioekin elkarlana bilatuko dute arduradunek. Urte amaieran, berriz, hizkuntz eskubideen urraketen inguruko balantze eta memoria bat aurkeztuko ditu Elebidek.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
elebide
Zertarako? Hizkuntz Eskubideen inguruko kexa, kontsulta eta iradokizunak jaso eta erantzuna emateko.
Zeinentza? EAEko hiritar eta erakundeentzat.
Non? 012 telefonoan, www.euskadi.net/elebide web orrian, elebide@ej-gv.es posta elektronikoan eta Donostia kalea,1 / 01010 Gasteiz helbidean.
zifra
80 kexa eta kontsulta. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzak hizkuntz eskubideen inguruko dei kopuru hori jaso du orain arte, urte honetan zehar. 22 hiritarrenak izan dira, 20 beste departamentuetakoak, 30 Diputazio eta Udalenak eta 8 enpresa pribatuenak.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |