|

Arraio Irratiko kideak maiatzean eginiko aurkezpenean, Zarauzko gaztetxean.argazkia: a.l.
zarautz. Arraio Irratiko kideek zarauztarrei parte hartzeko deia egin die irratia sendotzeko asmoz. Maiatzaren 20an egin zen Arraio Egunarekin pasa zen Zarauzko Arraio Irratia FM frekuentziara. Aurretik, Internet bidez emititzen zuten eta uhinetara salto eginez irratia herritar guztien eskura jarri zuten egun hartan. "Orduz geroztik herritarren ahotsa zabaltzen saiatu gara", azaldu zuten arduradunek bidalitako prentsa oharrean.
lau hilabete Lau hilabete pasatu dira emititzen hasi zirenetik eta ia egunero zuzeneko irratsaioak eskaintzen dituzte. Balorazio positiboa egin dute gazteek. "Kolore guztietako musika 24 orduz egon da entzungai FM-ko 99.3 sintonian", nabarmendu zuten gazteek. "Uda sasoian, proiektuari oinarria jarri diogu eta, orain, Arraio sendotzea da gure helburu nagusia", gaineratu zuten. "Lan asko daukagu egiteko, baina komunikabide eta herritar libreak sortzeko bideari eutsi egingo diogu", esan zuten.
Jendea Arraio Irratian parte har-tzera animatzeko helburuarekin egin zuten deialdia. "Orain arte en-tzule izan den bati baino gehiagori sortuko zitzaion mikrofono aurrean jarduteko gogoa, eta komunikatzeko tresna izan nahi dugunez, ateak parez pare irekita dituela adierazi nahi dugu", azaldu zuten Arraioko kideek.
Aste hauetan, besteak beste, ikasturte berrirako programazioa lan-tzen ari dira gazteak. Eztabaida saioak, agenda eguneratua, irrati-nobelak, lehiaketak...ari dira prestatzen. "Berrikuntza asko ari gara prestatzen, kalitatezko irratia egin nahi baitugu", adierazi zuten. "Programa berriak txertatzeko ez legoke arazorik", nabarmendu zuten.
Arduradunek adierazi zutenez, "zaharrak eta gazteak, emakume nahiz gizon, antzerki talde, kultur eragile, naturazaleak eta mendizaleak, musikaren maitaleak edo kontu kontalariak...guztiak daude gonbidatuta Arraio Irratian parte har-tzera", programa osoak sortu edo kolaboratzeko tarteak egin daitezke, hamabostean edo hilabetean behin.
Datozen asteetan programazioarekin jarraituko dute Arraio Irratiko gazteek. Asteburu honetan en-tzuteko interesa duenak, gaur, 20.00etan, Kaiolatik saioa izango da, bihar, 15.30ean, Non Grata programa eta igandean, 20.00etan, Oilategitik eta, 22.00etan, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioak izango dira. Astelehen, astearte eta osteguneko programak ere izango dira.
Arraio Irratiko programazioa osatzen lagundu edo kolaborazioren bat egin nahi duenak Putzuzulo gaztetxeko lehenengo solairura gerturatu daiteke edo arraio@arraio.org helbidera idatzi. Nahiago duenak, 697 443276 telefono zenbakira deitu dezake bere proposamenak azaltzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |