Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Auzo-eskolen memoria gordailu

Joxe Garmendia atzo aurkeztutako 'Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977' liburua esku artean duela.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"G ARRANTZITSUA da hezkuntzaren historia onak egitea, albo batera utzita euren erreferentzia, izaera lokala, erregionala, autonomikoa edo nazionala; baina historia lokala da historialariak formatzeko modurik onena. Historialari onen tailerra, gehienetan, historia lokala izaten da. Eta horixe da Joxe Garmendiak egin duena liburu honetan", adierazi zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Historian katedradun den Paulí Dávilak, Joxe Garmendiak atzo Azkoitiko Udalean aurkeztu zuen Azkoitiko bailaretako eskolak, 1824-1977 liburuaren inguruan.

340 orrialdetako liburu honetan, Joxe Garmendia irakasleak azken 150 urteetan Azkoitiko bailaretan izan diren ia 65 eskolen berri jaso-tzen du, garaiko errealitateak aztertuz, gaur egungo herriko gizartearen ispilu bilakatu delarik. "Gauza bat baino gehiago faltako da, ziur. Dena dela azken 150 urteotan Azkoitiko bailaretan izan diren auzo-eskola gehienen aipamen xumea egitea izan da lan honen asmoa", azaldu zuen Garmendiak.

Orain dela hiru urte amaitu zuen irakasle azkoitiarrak bere doktorego tesia Gipuzkoako auzo-eskolen inguruan. Lan hartako 17 orrialde Azkoitiari buruzkoak zirela ikusita "zerbait interesgarria zegoela pentsatu nuen eta hortik abiatuz, lan hau egiten hasi nintzen", esan zuen.

informazioa

Landa-ingurua

Baserrietako eskolen errealitatea deskribatuz, ikasleen eta maisu-maistren memoria berreskuratuz, landa-inguruneko errealitatearen zati bat islatu nahi izan du Garmendiak, horregatik, baserrietako neska-mutilak dira historia honen protagonista isilak. "Eskolaren historia aipatu denean, ia beti, herri-guneko eskola publikoez, pribatuez eta partikularrez aritu izan da, ahaztuaz gure bailaretan, baserrietan eta baselizetan egon diren eskolak", agertu zuen.

Joxe Garmendiaren esanetan, historia denek egiten dute. Horregatik aiton-amona, baserritar eta batik bat emakume eta maistrak izan ditu liburua idazteko iturri nagusi. Modu honetan, Marttitte, Kukuherri, Aginaga, Aizpurutxo, Etxosta-Mendi, Elosua, Urrategi, Zuazola, Madariaga eta Santa Kutz bailaretan izan ziren eskolen historia bildu ahal izan du.

Azkoitiko alkatearentzat, berriz, liburu berezia zela adierazi zuen herriarentzat. "Ohore bat da lan hau esku artean izatea, memoria historiko garrantzitsua berreskuratzen baitugu. Pertsona eta ekimen asko pasatzen dira, baina asko galdu egiten dira ez badira jasotzen. Lan bikaina dela esan daiteke. Batetik, historia berreskuratzen duelako eta, bestetik, hezkuntza delako pertsonak aske egiten gaituena", esan zuen Asier Aranbarrik.

Bide batez, honelako ekimenen-tzako udaletxeko ateak zabalik daudela gogoratu nahi izan zuen, "Udala, herriko historia ezagutzen duten lanak laguntzeko prest egongo da beti, gure oinarriak non dauden jakinda, etorkizunean non egongo garen jakin ahal izango baitugu", amaitu zuen Aranberrik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Joxe Garmendia, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzian Fakultateko irakasle da
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |