Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzungo biharko Bizikleta Festak BMX kirola ezagutaraztea du helburu

Bizikleta txiki batekin jauzi eta trebezi ezberdinen erakustaldia Ugaldetxon 17.00etan izango da

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Martin Beramendik, Oiartzungo alkateak, Ugaldetxon eraiki den BMX Trails Zirkuitu berrian, bihar ospatuko den Bizikleta Festa aurkeztu zuen. Ekimen honen helburuetako bat BMX kirola ezagutzera ematea da.

Modalitate hau bizikleta txiki batekin praktikatzen da espresuki prestatutako lur sail batean, non mota ezberdinetako jauziak eta trebeziak egiten diren. Erakustaldia Atamitx jatetxearen atzealdean dagoen zirkuituan egingo da 17.00etan. Ordubete lehenago, bi lasterketa egingo dira.

BMX Atamitx Trails Taldeko gazteen lanari esker eta Udalaren laguntzarekin eraiki da kirol azpiegitura. Zirkuitua egiteko lekua eta baliabideak Udalak jarri zituen eta txirrindulariek udan zehar eremua atondu zuten. Alkateak esan zuenez, adituen esanetan Euskadiko osoena da.

Ekimen honekin, Oiartzungo Udalak, herriko gazteriarekin duen konpromiso sakona agerian utzi nahi du. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |