|

pasaia. Pasai Donibaneko Bonan-tza auzo elkarteak jakin duenez, Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA enpresak gasoleo aldatuzko erregaiaren hornitegia kokatzeko lizentzia eskaera aurkeztu du.
Bizilagunek portuko nasan eraikiko den gasolindegia beraien etxeetatik oso hurbil egongo dela esan dute. Horregatik alegazio bat aurkeztu dute udaletxean.
"Gure iritziz Repsolek egin duen proposamenak ez du gertu bizi diren pertsonen segurtasuna bermatzen. Beraz, Bonantza auzo elkarteak egitasmoaren aurkako jarrera agertzeaz gain Pasaiako Udalari exijitu nahi dio enpresak eskatu duen lizentziari ezezkoa eman diezaion", adierazi dute.
Bigarren aldia da Donibanen gasolindegi bat jartzeko eskaera egiten dutela. Lehenengoa 2005eko otsailean izan zen. Bizilagunek adierazi dutenez, "garai horretan Udalak ez zuen baimenik eman eta oraingoan egoera berdin baten aurrean gaude". >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |