|

Patxi Aierbe Zaldibiako alkatea eta Joxe joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusia, zinta mozten.argazkia: a.i.
zaldibia. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusiak eta Patxi Aierbe Zaldibiako alkateak inauguratu zuten atzo autoek herriko erdigunea zeharka ez dezaten ireki duten errepidea. Urtebete iraun dute kilometro bat duen saihesbidea egiteko lanek eta hiru milioi euro inbertitu dituzte horretan.
Ingurabideak bi lotura ditu herrigunearekin. Lehenengoa T itxurako bidegurutzea da, Ordizia aldetik. Hemen errotonda bat dago aurreikusita, baina, momentuz, ez da gauzatu. Alboan Bilore lantegia dago, itxita, eta honen etorkizuna zehaztu behar da. Bigarren lotura ere T forma duen bidegurutzea da, Larraitz aldera daramana.
Josu Agirrezabalaga, Errepideetako zuzendariak azaldu zuenez, "Zaldibian trafiko arazoa zegoen. Oztopoa sortzen zuen biztanleentzat normaltasunez ibiltzeko eta zenbait proiektu gauzatzeko". Udalak arazoa azaldu eta eskaerari erantzun egin zion Foru Aldundiak. Patxi Aierbe alkatearen esanetan, oso egun pozgarria izan zen atzokoa zaldibiarrentzat.
Proiektua 2001ean idatzi eta bi urtez aritu ziren elkarlanean Foru Aldundia eta Udala, lursailen erabilgarritasuna eta obraren finan-tziazioa kudeatu asmoz. Atzotik erabilgarria da errepidea, nahiz eta obra amaitzeko falta diren erremateak astebetean bukatuko dituzten.
Txabarri diputatu nagusiak duela urtebete lanei hasiera emateko Zaldibian bildu zireneko unea gogoratu zuen: "Aurreko ekainerako bukatuta behar zuten, baina ikasle txarrek bezala, irailerako utzi genuen gaia".
Zaldibitarrentzat azpiegitura berriak izango duen onura ere gogoratu zuen Txabarrik. "Batez ere Zaldibiak irabaziko du, aukera asko ematen dizkiolako herriari. Errepide honek beste kale batzuk eta azpiegitura berriak egiteko erraztasuna ematen du, ongizatea hobetuz".
proiektu berriak Udalak etorkizunerako proiektu gehiago ditu esku artean, besteak beste, Santa Fe kale nagusia oinezko bihurtuko dute Aierbek adierazi zuenez: "Obra adjudikatuta dago eta herriko jaien ondoren, urriaren erdi aldean hasiko dira lanak. Sei edo zazpi hilabetez luzatuko dira".
Konpondu beharreko bigarren arazoa etxebizitza beharra da. Alkateak zehaztu zuenez, "kale berriari esker, urte bukaerarako 100 etxebizitzako proiektua martxan jar-tzea espero dugu".
Inaugurazio ekitaldian Joxe Joakin Zubeldia, aurreko legealdiko alkateak (legez kanporatutako Batasunakoak), bi aipamen egin zituen jende artetik. Zubeldiak gogoratu zuen saihesbidearen egitasmoa aurreko legealdian bultzatu zela. Bestalde, herriak preso bat eta errefuxiatu bat zituela gogoratu zuen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |