Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Haurren danborradan parte hartuko duten 150 gaztetxok alaituko dituzte Oñatiko kaleak

ibilbidearen ondoren alardea egingo dute foruen plazan, bihar

Erraldoi, txorimalo eta bertsoak ere izango dira eta, igandean, ArtzainTxakurren Lehiaketa jokatuko da

Aurreko urteetako haurren danborradaren irudi bat.argazkia: utzitakoa

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oñati. Heltzear dira sanmigelak eta oñatiarrak motorrak berotzen ari dira jada. Ohiturarekin jarraituz, etxeko txikienak izango dira bihar, danborren tarrapataz festari ongietorria emango diotenak. Guztira, 150 mutil eta neska inguruk herriko bazterrak alaituko dituzte, urtero ekitaldi hau galtzen ez duten ikusle leialen aurrean.

Haurren danborrada Santa Marina plazatik irtengo da, 18.00etan. Erdialdeko kaleetan zehar ohiko ibilaldia egin ondoren, Foruen plazan elkartuko dira alardea egiteko. Iñudeak, gastadoreak, sukaldariak, banderadunak eta danborreroak, arituko dira jai giroan, besteak beste, udal musika bandaren erritmoarekin. Horrela, berriro ere, San Migel , Mirentxu edo Udanatik Zubillagara , bezalako pieza ezagunak entzun ahal izango dira biharko zitan.

Hala ere, urteak pasa arren, ekitaldi honek bere espiritua mante-tzen du. Horrela, Argiloain Perosterena, antolatzaileetako baten esanetan, "ez da berrikuntzarik izango. Izan ere, guk uste dugu danborradak berezko nortasuna duela eta horrela jarraituko dugu urteetan zehar".

Perosterenak atzo aipatu zuenez, "haurren partaidetza ekintza honetan ez da korapilatsua izaten. Gainera, herriko ikastetxeetako ikasleen artean zozketa bat egiten dugu". "Zailagoa da jendea lortzea helduen danborradan parte har dezan, bereziki, gazteak", gaineratu zuen.

txorimaloak Danborrada amai-tzean, erraldoi eta txorimaloek hartuko dute lekukoa eta, 22.30etik aurrera, bertso jaialdiarekin goza-tzeko aukera izango da. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Xabier Silveira, bertsolariak, Zubikoa kiroldegiko eszenatoki gainean arituko dira bertsotan. Sarrerak 7 euroko prezioa izango du, 5 euro, aldiz, Gazte Txartela dutenentzat.

Ospakizunek igandean jarraituko dute, kasu honetan, Santa Lutzia zelaian izango den 47. Nazioarteko Artzain Txakurren Trebetasun lehiaketarekin. Honekin batera, Udal Musika bandak kontzertu bat eskainiko du herriko plazan, 13.00etan hasita eta, 16.00etatik aurrera, bolo txapelketa jokatuko dute San Martinen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
biharko egitaraua
10.00etan. XIX. Oñati Saria, txirrindulari lasterketa (lehendakari txapelketa) izango da.
16.00etan. Zubikoako pilotalekuan, XXIII. Mikel Deunaren sariari dagozkion pilota partidak, finalerdiak.
18.00etan. Haurren Danborrada. Jarraian, erraldoi eta txorimaloekin gozatzeko aukera izango dute haurrek.
22.30ean. Bertso jaialdia, Zubikoan: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Xabier Silveira.
Goizean eta arratsaldean. Areto futbola: Mikel Deunaren XIV. txapelketa.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |