|

Erabiltzaile bat udal web gune berriari bisita egiten.Foto: x.s.
irun. Irungo hiritarrek www.irun.org web gune berritu eta irisgarriagoa bisitatzeko aukera dute atzoz geroztik. Urtebete luzatu den lan proiektua amaitu eta ofizialki aurkeztu da Irungo Udalaren gunea, bere aurpegi berria udaletxean eginiko aurkezpenean erakutsiaz.
Mugikortasuna eta irisgarritasunaren astea den honetan, Juana de Bengoechea, Ongizate arloko buruak, "informazioa eta Udalaren zeregina hiritar guztiengana eraman ahal izatearen garrantzia eta honetarako denok izan behar dugun berdintasuna" azpimarratu zituen.
Honela, gune berrituak pertsona heldu, itsu, ezindu fisiko edo daltonikoei, informazioa hobeto, ulergarriago eta errazago ikus entzun ahal izatea ziurtatuko die. Gainera, Bengoetxeak azaldu zuenez, "beste era bateko ezintasuna ere gainditu ahal izango da: www.irun.org berriarekin, kostu ekonomikoa dela eta beraien tresneria informatikoa merkatuak exijitu ohi dien erritmo berean eguneratu ezin dutenena". Izan ere, gune berritua bai punta-puntako makina eta programak zein nabigatzaileen bertsio zaharkituak edota monitore apalagoak dituztenek egoki ikus dezaten egina dago, aldi berean.
Javier Arranz, Udaleko Informatika arloko buruak azaldu zuenez, "gunea irisgarri egiteko, nazioarte mailan finkatuta dauden estandarrak betetzea beharrezkoa da. Legeak erakunde publikoak maila apalena, A deitutakoa, ziurtatzera behartzen gaitu. Kasu honetan, dauden hiru irisgarritasun mailetatik erdikoa (AA deitzen dena) lortu dugu Irungo gunearentzat", azaldu zuen Arranzek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |