
Eusko Jaularitza eta sindikatuetako ordezkariak, hitzarmena aurkezteko momentuan.argazkia: efe
Donostia. Eusko Jaularitzak eta ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek euskara alor ekonomikoan txertatzeko akordioa adostu dute. Euskararen erabilera biziberritzeko hitzarmen markoa izenpetu eta aurkeztu zuten atzo Gasteizen Miren Azkarate Kultura sailburuak eta sindikatu ezberdinetako idazkari nagusiek: Jose Elorrieta, ELAkoa; Josu Onaindi, Euskadiko CCOOkoa; Rafa Diez, LABekoa eta Damaso Alonso, Euskadiko UGTkoa. Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, ondoan eduki zuten.
Eusko Jaularitzaren sailburuak sindikatu guztiek akordioa sinatu izanagatik poza adierazi zuen: "Garrantzi handia du horrek, eta erakusten du euskara ez dagoela joera politiko jakin bakar bati lotuta, eta euskal gizartean badela euskararen normalizazioan sakontzeko borondate zabal eta sendo sustraitua", esan zuen Miren Azkaratek.
Jaularitzak eta sindikatuek urte hasieratik landu duten hitzarmen honen helburua lan munduan euskara biziberritzea da, beraz, irailaren 6an Kultura Sailak eta enpresaburuen elkarteek (Confebask, Adegi, Cebek eta Seak) sinatu zuten hitzarmenaren ildo berdinetik doa. "Enpresa bat enpresaburuek eta langileek egiten dute, eta horrexegatik, Eusko Jaulari-tzak argi eduki du hasiera-hasieratik, enpresak gidatzen dituztenekin eta sindikatuekin iritsi behar zuela akordio batera lan munduan euskara bultzatzeko", azpimarratu zuen Miren Azkaratek.
Akordio hauekin lan munduan euskara era sistematizatuan txertatzea bilatzen da, azken hamabost urtetan Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta alor sozioekonomikoak garatu dituzten enpresetako euskara planetan hartutako eskarmentuan oinarrituta. "Lan mundua ez da isla bat gizartean. Horrexegatik, eleaniztasuna da lan munduaren geroa. Zenbat eta leku gehiago egin euskarari, zenbat eta hobeto eman arnasa hizkuntzen arteko elkarbizitzari, orduan eta berrikuntza, modernitate eta dinamismo handiagoa izango du lan munduak. Elebitasunerako bidean doa euskal gizartea eta harekin batera joango dira euskara planak garatzeko erabakia hartzen duten enpresak", adierazi zuen Azkaratek.
Baina Kultura sailburuak argitu zuenez, ez dira "asmo on eta abstraktoetan gelditu". Atzo aurkeztutako hitzarmen markoak hiru lan-ildo jasotzen ditu: alde batetik, lan esparruan sortzen den informazioa euskaraz argitaratzea, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak eta komunikazio bideak sortzea eta, azkenik, euskara planak finantza-tzea. Helburu hauek guztiak bete-tzen direla bermatzeko, lan egutegi bat prestatzeko asmoa erakutsi zuten bi alde sinatzaileek, jarraipen batzorde bat eratuz.
helburuak betetzen Euskara planak ezin izango dira enpresa guztietan berdinak izan, baina guztiek saiatu beharko dute finkatutako helburuak betetzen. Miren Azkarateren hitzetan, "kontuan hartu behar da egoera soziolinguistikoak era askotakoak direla, eta partaide bakoitzak, enpresetako bakoitzak, bere helburuak, bere beharrizanak, bere aukerak eta bere borondateak dituela, eta hauek euskara planak eta enpresek finkatutako erritmo horretara egokitu behar dutela".
Honetaz gain, Kultura sailburuak euskara bultzatzeko programa berri bat plazaratu zuen atzo: LanHitz "enpresariekin eta sindikatuekin landu eta lortu ditugun akordioetan jasotako konpromisoa da, bere enpresan euskara plana martxan jarri nahi duenari erraztasun handiak emango dizkiona". Programaren xedea Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen artean euskara erabiltzeko ekintza, laguntza eta baliabideen berri ematea eta hauek abian jartzera gonbidatzea da.
Amaitzeko, Miren Azkarate Kultura sailburuak eskola eta lan munduaren arteko lotura azpimarratu zuen, eta baita euskararen garrantzia bietan mantentzeko helburua ere: "Ekidin nahi dugu, eta behar dugun zerbait da, eskolak euskaldundutakoa lan munduak erdalduntzea. Gizarteko hainbat esparrutan euskara erabiltzearen alde egiten ari garen ahaleginarekin uztartu nahi dugu lan mundua".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |