Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Jokin Zaitegi euskaltzaleari omenaldia eskaini zion Arrasatek

Aurten ehun urte bete dira bera jaio zenetik, eta hori aprobetxatuz, plaka bat jarri zuten bere etxean

Jokin Zaitegiren senideak euskaltzalearen etxe aurrean.argazkia: a.d.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

arrasate. "Etxe honetan bizi izan zen Iokin Zaitegi, 1906-1979. Arrasateko ume kuttun, euskaltzale eta euskal kulturaren bidegilea". Hitz hauek, gogoratzen dute Jokin Zaitegi euskaltzale arrasatearra, atzo bera bizi izan zen etxean, hau da, Arrasateko Erdikokaleko 52 zenbakian, grabaturik jarri zuten plakan. Izan ere, aurten 100 urte bete dira Zaitegi jaio zela, eta gertaera garrantzitsu hori aprobetxatuz, Arrasateko Udalak omenaldi beroa eskaini zion atzo. Ekitaldian Ignazio Lakuntza alkalteak, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiako ordezkariak eta Josemari Velez de Mendizabal idazleak hartu zuten hi-tza. Hauekin batera, Zaitegiren senideek eta hainbat herritarrek parte hartu zuten.

Guztiek Zaitegiren pertsona goraipatu zuten. Era honetan, Miren Azkaratek aipatu zuenez "arrasatear honek euskara gorengo mailara eraman zuen". "Berari esker, gure hizkuntza esparru desberdinetan hitz egin zedin lortu zen", gaineratu zuen. Osoko bilkura aretoa utzi ondoren, plaka bat desestali zuten Zaitegiren etxean, eta hauek izan ziren momenturik hunkigarrienak. Velez de Mendizabal Jokinen laguna izan zen hau Arrasatera itzuli eta hil zen arte, 1979n. Eta horren ondorioz, berarekin bizi izan zituen pasarteak gogora ekarri zituen.

loiolan Arrasaten jaioa, 1906ko uztailaren 26an, Jesusen Lagundian sartu zen hamalau urterekin, eta Loiolan ikaskide izan zituen Andima Ibiñagabeitia, bere lagunik onena, eta Esteban Urkiaga, Lauaxeta , besteak beste. Euskara izan zen Zaitegiren bizitzaren ardatza, eta hau sustatzeko, latin eta grekerazko idazle klasikoen lanak euskaratzeari ekin zioten. Horretarako, Sofokles hautatu zuen, eta bi liburu mardul argitaratu zituen: Sopokel'en antzerkiak I eta II .

Loiolatik Burgoseko Oñako santutegira joan zen 1926an, eta handik Venezuelara bidali zuten, 1929an. Gerora, urte dexente eman zituen Euskal Herritik kanpo, baina inoiz ez zuen euskara bazterrean utzi.

Gainera, 50eko hamarkadan, Zaitegik Euzko Gogoa aldizkaria sortu zuen Guatemalan, gerra osteko lehen euskarazko argitalpena. Halaber, Platonen elkarrizketak sei liburutan ere argitaratu zituen.>a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Zaitegik 'Euzko Gogoa' aldizkaria sortu zuen Guatemalan, gerra osteko lehen euskarazko argitalpena
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |