
BADA ETB-k ekoiztu eta bereziki gustatzen zaidan saioa. Labur laburra baina ideia bikaina. Hain zuzen, desordutan ematen duten Eguna Irudietan saioa. Ez da berria. Urte batzuk dira ariketa hau egiten dutela Txoriaren kateek. Ez dakit saio, mikrosaio sasi saio edo zer den hori; baina tira, interesgarria iri-tzi diot.
Sinplea da oso Eguna Irudietan (edo El Día en Imágenes ETB-2an). Eguneko zenbait albiste hartu, berriak eman dituen irudien muntatzea prestatu eta esaldi bateko errotuloaz pantailaratu. Batzuetan nire buruari galdetzen diot ez ote litzatekeen hobe horrelako saioa jartzea albistegiaren partez.
Kazetaritzaren teorikoen artean kezka bat zabaldu da azkeneko hamarkadetan. Hain zuzen ere, ekintzen kazetaritzatik adierazpenen kazetaritzara pasa izana da ikerlari hauen kezka. Hau da; kazetaritza joan ei da gertatu dena kontatzetik norbaitek esan duena kontatzera. Honek, seguro, hamaika arrazoi izan ditzake. Kazetarien alperkeria. Komunikazio enpresen gerriko estutzea... auskalo zer dagoen horren atzean. Baina aldaketa horrek ikaragarrizko efektu kaltegarria izan du telebistan. Gaur Egun arrunt bateko, edo beste edozein kateko, albistegiko berriei erreparatzen badiegu, zenbatetan azaltzen dira prentsaurreak?
Gehiagotan izaten dugu norbaiten iritziaren berri benetako gertaera batena baino. Hori dela eta, gustatzen zait Eguna Irudietan. Eguneko albiste guztiak ez dira saioan sartzen, beraz, "irudiak" eman dituztenak aukeratzen dituzte. Eta arduradunek ondo dakite kamararentzat erakargarriak ez direla mahai baten atzean dauden "estatua hizlari"n horiek. Saio honek erakusten digu badela zer konta adierazpenen kazetaritzatik haratago.
Bestalde, eta hau bai subjektiboa, kirolaren pisua askoz orekatuagoa ikusten dut. Asteazkeneko emankizunean, esaterako, kirolaren inguruko albiste bat, eta benetan arraroa ale bakan hura ez baitzen futbolaren ingurukoa.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |