|

Lurra dantza taldeko neskak, iazko karroza ibilaldian.argazkia: Javi alonso
urretxu. Festa giroa nagusi da jada herrian. Gaur eta bihar, Labeaga aretoan 22.00etan hasita, Badator Santa Anastasi zikloa izango da. Beroketa lanak bukatu ondoren, ostiralean emango zaie hasiera ofizialki Santa Anastasia jaiei.
Haurrak izango dira jaietan murgiltzen lehenak: 17.00etatik aurrera, parkea izango dute Abenidan. 18.30ean, erraldoi eta buruhandiak aterako dira. 20.30ean, pregoiaren irakurketa eta kainoiaren danbada izango dira. Aurtengo pregoia Inazio Barrio danborgileak irakurriko du.
Afalostean, bi kontzertu izango dira. Txosna gunean, 22.30ean hasita, herriko taldeak entzuteko aukera izango da. Gernikako Arbolan, 23.30etik aurrera, hamar musika taldek Anastacia Music Experience kontzertua eskainiko dute.
Larunbat goizean, abelgorrien erakusketa eta erraldoi eta buruhandien kalejira izango dira. 12.00etan, entzierro txikia izango da Abenidatik Gernikako Arbolara, Joxe Agirrek eta Imanol Lazkanok bertso saioa eskainiko dute Abenidan eta haurrentzako parkea irekiko da Gernikako Arbolan.
Bazkalaurretik, beste ekitaldi ba-tzuk ere izango dira: 12.45ean idi proba saioa jokatu eta, 13.00etan, trialsin saioa eskainiko da.
Arratsaldean, 16.00etan haurrentzako parkea irekiko da, 17.30ean goitibera umoristikoari hasiera emango zaio, 18.00etan idi proben bigarren saioa hasiko da eta 19.00etan folklore jaialdia izango da. Ekitaldi nagusia, ordea, XXXI. Gastronomia Lehiaketa izango da.
Afalostean, 22.45ean zezen suzkoa izango da, 23.00etan txistulari taldeak antolatutako kontzertua, gauerdian Hot Dogs, Nuevo Catecismo Católico eta Kuraia taldeen kontzertua eta, 00.30ean, Geiser orkestrarekin dantzaldia.
Igandean egun handia ospatuko da: Euskal Jaia. Goizean, 7.00etan, zezentxoak izango dira, 10.00etan txistulari, trikitilari eta dultzainariek kalejira egingo dute eta, 11.00etan, goizeko euskal jaialdiari hasiera emango zaio. Erraldoi topaketa, artisau erakusketa eta dantza eta musika jaialdia izango dira.
17.30ean karroza ibilaldiari hasiera emango zaio. Aurten, 14 aterako dira. 19.15ean ibilaldiko lehenengo karrozak plazan sartuko dira.
23.00etan zezen suzkoa izango da eta, ondoren, disko jaia. Tartean, euskararen aldeko kandela piztea egingo da eta Bedaioko Ingurutxoa dantzatuko da. Txosnetan, Nekin taldeak kontzertua eskainiko du.
Astelehenean koadrilen eguna ospatuko da. Goizean, 12.00etan, haurrentzako parkea eta, 12.30ean, zezentxoak izango dira. 14.30ean herri bazkaria hasiko da. Arratsaldean ere haurrentzako parkea irekiko da. Horretaz gain, 18.00etan koadrilen arteko herri kirol saioa izango da eta, 20.00etan, musika tailerrekoekin dantzaldia. Bukatzeko, 21.00etan, kantu afaria izango da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |