|

Atzo eskainitako prentsaurrekoko une bat.argazkia: a.d.
bergara. Bergarako udal euskaltegiak Etxean bezala-Como en casa izeneko kanpaina aurkeztu zuen atzo. Zerbitzu honek herritarrak euskaraz bizi daitezen hainbat baliabide jarri ditu. Horrela, eskaintza arruntaz gain (euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak edo EGA presta-tzeko eskolak, besteak beste), kurtso bereziak ere martxan jarri dituzte.
Maria Dolores Lete, euskaltegiko zuzendariak adierazi zuenez, etorkinei zuzendutako klaseak indartu nahi dituzte: "Iaz nahastutako taldeetan egon ziren, baina, aurtengoan, banatutako ikastaroak prestatu ditugu". Ekimen honen helburua Leteren esanetan, etorkinak euskal gizartean integratzen laguntzea da.
Honekin batera, Bergarako euskalkia ikasteko saioak ere antolatu dituzte eta Berriketan , euskaldunberriak euskaldunzaharrekin elkar daitezen euskaraz berba egiteko egistamoarekin jarraituko dute. Era berean, enpresetan aurrera eramaten ari diren euskara planak bultza-tzen segiko dute eta Boga programa ren eskutik, euskara ikasi ahal izango da internet bidez.
Beraz, matrikulazio epea jadanik zabalik dago ostirala arte. Letek aipatu zuenez, diru laguntzak lor-tzeko aukera desberdinak izango dira: bekak, erretiratuek eta langabetuek, adibidez, matrikularen %60 jasoko dute ikasturte amaieran. Hala ere,%85eko asistentzia bete beharko dute dirua itzuli diezaieten.
Gainera, udal euskaltegiak ikasleen artean matrikula bat zozkatuko du.>a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |