Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Emakumeentzako ikastaroak antolatu ditu Hernaniko Berdintasun Kontseiluak

jendaurrean hitz egiteko teknikak edo autodefentsa ikasiko dira eta ostiralera arte eman daiteke izena

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hernani. Hernaniko Udaleko Berdintasun Kontseiluak emakumeei zuzendutako ikastaro-tailerrak antolatu ditu ikasturte honetarako.

Urriaren 4an hasiko da lehena, jendaurrean hitz egiteko teknikak landuko dituena. Euskaraz izango da tailerra, asteazkenetan 19.00etatik 21.00etara abenduaren 20ra arte.

Dj bezala aritzeko teknikak eta abileziak ikasteko aukera ere izango da beste tailer batean. Urriaren 14tik abenduaren 16ra egingo dira saioak, larunbatetan, 11.30etik 13.30era. Euskaraz izango dira.

Emakumea umore objektu, umore hartzaile eta umore sortzaile izaten irakatsiko duen ikastaroa egingo da urriaren 23tik abenduaren 18ra, hau ere euskaraz. Tailerra astelehenetan izango da 19.00etatik 21.00etara.

Gaztelaniaz, munduko emakumeen literaturari buruzko tailerra landuko da urriaren 26tik aurrera. Ikastaroa hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren ostegunetan izango da, 19.00etatik 21.00etara. Hilean behin, hilabeteko lehen asteartetan 18.00etatik 20.00etara, tailer berdina egingo da baina gaztelaniaz.

Azaroaren 17an 16.00etatik 20.00etara eta azaroaren 18an 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara, autodefentsa ikastaroa egongo da. Gaztelaniaz izango da eta helburuen artean egongo dira erasoei erantzuten jakitea edo autoestimua eta elkartasuna hobetzea.

Ostiral honetan amaitzen da izen-emate epea eta 943 337017 edo 943 337043 telefono zenbakietan eta irantzu-j@hernani.net helbidean egin ahal izango da. Prezioa, 10 eurokoa izango da hiruhilabete bakoitzeko. >a.h.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |