|

hondarribia. Hondarribiako zenbait auzo ur hornidurarik gabe utzi zituen atzo eguerdiko ordu batean gertatutako istripu batek. Labrederreko biribilgunean hiriko saihesbidearen bigarren faseko lanetan ari diren makinetako batek, Errandoneako ur-andeletik jaisten den hornidurarako hodi nagusia hautsi zuen, Montañenea nekazal turismo etxearen inguruetan.
Honek hiriko zenbait auzotan ur zerbitzua etetera behartu zuen. Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak, berehala hamar laguneko lan taldea jarri zuen konponketa lanak egiten.
Txingudiko Zerbitzuetatik adierazitakoaren arabera, Donostia kaletik gora dauden auzo eta etxeak izan ziren kaltetuak, Gornutz, Akartegi eta Zimizarga, horien artean. Mankomunitateak Mendelu, Amute, Kosta, Portua eta Puntaleako auzoetan ur-hornidura ez etetea lortu zuen, Irungo hornidura-hodiarekin behin-behineko konexio bat eginda.
Arratsalde osoan zehar zortzi metro eta erdiko luzera eta 400 milimetroko diametroa daukan hodia jartzeko lanetan ibili ondoren, 22.00etan, edizio honen itxiera orduaren ondoren, ur-hornidura bueltatzekoa zela iragarri zuen Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak.
Atzo arratsalde erdian igorritako prentsa agiri batetan zioenez, "Mankomunitateak, saihesbidearen lanak egin aurretik Foru Aldundiari idatziz eskatu zion, honelako gertakariak ekiditeko, Errandoneatik jaisten den hodi nagusia desbideratu zezan". >x.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |