
Donostia. Idazle Eskolak 2006-2007 ikasturterako prestatu dituen jarduerak aurkeztu zituen atzo Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Alde batetik, laugarren aldiz emango duten graduondokoaren egitasmoaren berrikuntzak azaldu zituzten eta, bestetik, Idazleak Irakurle izeneko mintegien berri eman zuten.
Ikastordu presentzialez eta telematikoez hornitzen den Idazle Eskolaren graduondokoak erakundeen laguntza dauka -Euskal Idazleen Elkartea, UNED eta Eusko Jaulari-tzarena, beste askoren artean-, eta idazketarekin zerikusia duten gai asko jorratzen ditu. Besteak beste, hari narratiboa, zuzenketa, baliabide erretorikoak edo gidoigintza dira programan azaltzen diren ikasgaiak.
Eskolak emango dituztenenen artean, Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Joseba Lozano, Fernando Molino, Juan Martin Elexpuru, Jerardo Elortza edo Tere Irastortza izango dira. Baina, hauetaz gain, beste zenbait idazle ere erakarriko ditu aurtengo Idazle Eskolak. Izan ere, otsailaren 3tik martxoaren 17ra antolatutako Idazleak Irakurle izeneko mintegi sortan Mariasun Landak, Harkaitz Canok eta Vicente Huicik parte hartuko dute. Eskainiko dituzten hitzaldiak graduondokoaren parte dira, baina entzule libre bezala joatea ere egongo da.
Idazle Eskolaren graduondokoan parte hartzen duten ikasleen %85a lizentziatua da. Gehienak emakumezkoak dira, 30 eta 40 urte bitartekoak eta euskalgintzan diharduten profesionalak: kazetariak, kudea-tzaileak edo irakasleak. Graduondokoa jadanik amaituta dutenek, ikasitakoari esker literatur-sariak irabazi, liburuak edo diskak argitaratu eta prentsan kolaboratu dutela azpimarratzen dute antolatzaileek.
Gainera, beren lanak aditzera emateko, ikasleek L. Luma berrien eleak izeneko aldizkaria plazara-tzen dute. Atzo laugarren zenbakia aurkeztu zuten. >a.g.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |