
Sagardoetxeko gidariek sagarrak eskuz zatitu eta pilatzen, aintzinean egiten zen bezala.
"astigarragako Sagardoetxe hau Udaletxe, sagardogile eta kultur elkarteen elkarlanari esker egin ahal izan dugu", adierazi zuen zabalkuntza ekitaldian Bixente Arrizabalagak, herriko alkateak. Alkateak aipatu zuenez, atzo bere ateak ireki zituen museo honen helburua "Astigarragaren nortasuna sendotzea, sagarra eta sagardoaren bitartez" da. Joxe Mari Alterrorekin batera Sagardoetxearen zuzendaria den Dominic Lagadecek "hutsune bat" beteko duela gehitu zuen, "sagardoaren inguruan jakin min handia baitago".
Kultur Etxe ondoan kokatutako museoak sagardoaren inguruko informazioa emango die Astigarragara hurbiltzen direnei baina, Lagadecen hitzetan, "hau ez da museo estatiko bat: dinamiko eta pedagogikoa izatea nahi dugu, jendearen parte hartzea bilatzen dugu". Sagarrondoak inausi edo txertatzeko aukera edukiko dute bisitariek eta, noski, baita sagardoa egiten saiatzeko ere. Sagardoetxeak "ez dauka modelorik, gauza berri bat da", baina Getariako txakoliaren eta Idiazabal gaztaren museoekin zerikusia duela aitortu zuen du Lagadecek.
Sagardoetxearen kasuan, museoa hiru zatitan banatzen da: erakusketa gela, sagastia eta dastatze aretoa. Lehenengoan edari honen lehengaiari eta egite prozesuari buruzko informazioa ematen da, maketa, horma-irudi eta bideoen bitartez. Bisitariak sagardoa egiteko sagar gozo, garratz eta mingotsak behar direla ikasiko du, esaterako. Edo "kizki" izeneko tresna zertarako balio den: "Euskal Herrian soilik aurkitzen den tresna hau sagarrak hartzean liztorren eztenkadak sahiesteko erabiltzen da", azaldu zuen museoaren zuzendariak.
Muturrean iltze bat duen makil luze hau nola erabiltzen den ikusteko kanpoaldera, landatu berri den 5.000 metro karratuko sagastira, atera egitea baino ez dago. Behin kizkiarekin sagar bat har-tzen denean, uzta sagardoa egiteko prest dagoen jakin behar da: horretarako bisitariei, "batez ere gaztetxoei" lodoaren froga azalduko zaie. "Sagarra erditik zatitu eta lodoa bota egin behar zaio barrutiari oraindik zuria dagoenean. Lodoaren eraginez, almidoia beltzez koloreztatzen da eta azukrea, horiz. Gehienez horia agertzen den sagarra iraikitzen uzteko puntu-puntuan dago", azaldu zuen Sagardoetxeko gidari batek.
Lodoaren froga egiteko, sagastian sagarrondo mota autoktono guztietako aleen artean aukera daiteke. Euskal Herrian lantzen diren motetaz aparte, historian zehar erabili diren laborantza teknikak ere erreproduzitu nahi izan dira museoan, usadiozkoekin hasi eta "horma-frutal" modernora iritsi arte. Duela 2.000 urte erabiltzen zituzten dolareen bezalako bat ere eraiki egin dute, egurra eta harria soilik erabiliz, metalik gabe. "Horretako batekin sagarren zukuaren %50 bakarrik ateratzen da; gaur egungo makinekin, berriz, %75 lortzen dugu", argitu zuen Lagadecek.
edari originala
Sagardoa, ez 'sidra'
Makina berriekin egin da dastatze aretoan edan eta erosi daiteken sagardoa, baina betiko usain, zapore eta kolorea dauka. Eta azken faktore hau frogatzeko, leihoan tonu hori ezberdinetako karratu batzuk ipini dituzte, sagardoaren kolorearen arabera edariaren jatorria jakin ahal baita, Lagadec bezalako adituek dakitenez. "Hemengo sagardoa, kostaldekoa, hori iluna da. Barrualdean egiten dena, berriz, oso kolore argia du, ia txuria".
Baina Euskal Herrikoa bada, beti izango da sagardoa, "eta ez sidra" , azpimarratu zuen Lagadecek. "Izan ere, gauza bera da txakolia esatea eta kostaldeko ardo zuria esatea? Patxarana eta basaran likorea berdina dira?". Eta Sagardoetxearen zuzendariak bere bururari erantzuten dio: "Ez, eta gauza berdina gertatzen da sagardoa eta sidra rekin. Sagardoak originaltasun eta adierazgarritasun maila handia lortu du, eta horregatik izen berezia eduki behar du". Eta horregatik ere, gaurtik aurrera, museo berezia eskaini zaio sagardoari Astigarragan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |