Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      España/Mundo

Landa inguruneaz sentsibilizatzeko kanpaina abian da Debarroan

'debarroa. menditik itsasora' izeneko kanpaina aurkeztu zuten atzo elgetan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

elgeta. Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako gizartea landa inguruneaz sentsibilizatzea. Horixe da atzo Elgetan aurkeztutako Debarroa. menditik itsasora kanpainaren xedea. Deba Garaia eta Debemen Landa Garapenerako elkarteak izan dira proiektuaren bultzatzaileak.

Adin ezberdinetara zuzendutako hainbat ekintza definitzen ditu kanpainak. Gainera, eremu ezberdinetan zehaztu dute bultzatzaileek euren lana, enpresetan edota ikastetxetan, esate baterako. Kanpainaren ekintzen artean, hitzaldiak, baserrietara txangoak, ikus-entzun baten grabazioa eta bideojoko bat argitaratuko da.

Zonalde industrializatua da Debarroa; halere, landa eremu inportanteak ditu. Paisai bien oreka da 2005. urtean sortu zen proiektuak lortu nahi duena. Horretarako, gizakiok sortutako gauzetaz aparte, jendeari naturarekin lotutako paisaiak ere badaudela ohartarazten saiatuko da kanpaina.

Proiektuaren aurkezpenan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaz gain, Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Nekazaritza diputatu Rafa Uribarren eta Debagoiena eta Debabarreneko alkateak eta sektoreko zinegotziak izan ziren, besteak beste. >a.a.b.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
METEOROLOGÍA
Nieve en la costa
Los termómetros podrán bajar hasta los -6 grados durante estos días
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |