Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko San Jose zaharren egoitzako teilatuan 24 eguzki plaka jarri dituzte

etxeak urtean zehar behar duenur bero guztia ekipamendu berriaren bidez lortuko du

San Jose egoitza.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azkoitia. Energiaren Euskal Erakundeak eta Azkoitiko Udalak 24 eguzki plaka jarri dituzte herriko San Jose zaharren egoitzan. Ekipamendu berri honi esker, urtean zehar beharrezko ur bero kantitate guztia lortuko du egoitza azkoitiarrak.

"Instalazio termiko hau Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak 2004. urtean sinatutako hitzarmenari esker lortu da eta energia aurreztu ahal izatea da honen helburua", adierazi zuen Xabier Arrietak, Azkoitiko Udaleko Ongizate saileko arduradunak. Jarri berri diren eguzki plakak negua heldu aurretik ipiniko dira martxan, izan ere oraindik ur biltegietako konexioa egitea falta zaie.

Eguzki plaka berri hauei esker gas kantitatea aurreztuko dute eta, modu honetan, egoitzak behar duen ur bero guztia bertatik jasoko du. "Honela, gasaren kontsumoa murriztu egingo da eta bertan sorturiko berotasuna hartuko du egoitzak, ur beroa lortzeko soilik erabiliko delarik", esan zuen Arrietak.

Beroketa sistema ez da bertatik hornituko, izan ere, udal arduradunak azaldu zuenez, helduek behar duten beroa mantendu ahal izateko egoitzan energia asko behar izaten da neguan batez ere eta hainbeste ezin da lortu.

20 urteko hitzarmena Energiaren Euskal Erakundea (EEE-EVE) izango da instalazioaren kargu egingo dena eta, sinatutako hitzarmenaren bidez, 20 urtetan bera arduratuko da mantenuaz. "EEE izan da plakak jarri dituena, orain 20 urtetan inbertitu dutena errekuperatu egingo dute eta denbora hau igarotzen denean Udalaren esku geldituko da instalazioaren jabetza", adierazi zuen Ongizateko arduradunak.

Hala ere, EEEren esku gelditzen den urte hauetan, erakundeak urtero instalazioaren inguruko informazioa eman beharko dio Azkoitiko Udalari. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |