Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Asteasuko azoka egunean ehun espezietik gorako mikologia erakusketa izango da

Iazko azokako irudia.argazkia: 'tolosaldeko hitza'

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

asteasu. Azoka eguna izango dute Asteasuko herritarrek igandean. Hamargarrenez antolatu du Asteasuko Udalak azoka berezi hau Tolosako Udalaren laguntzarekin eta, egun osoan zehar, askotariko erakustokiak ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek. Aurten, gainera, lehen aldiz mikologia erakusketa bat hartuko du herriak eta, hala, urtez urte azoka osatzen joan nahi dute antolatzaileek.

Gune ezberdinetan banatuta egongo da azoka eta berritzaileena gune mikologikoa izango da. Ehun espezietik gorako erakusketa ikusi ahal izango dute bisitariek eta ale guztiak behar bezala identifikatuta eta sailkatuta aurkeztuko dira. Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izan dutela jakinarazi zuen Ainhoa Etxabe, Asteasuko Udaleko teknikariak.

Erakusketaz gain, perretxiko saski ederrenaren lehiaketa egingo dute. Bertan parte hartu nahi dutenek, 13.00etan jangarriak diren perretxiko saskia aurkeztu beharko dute plazan. Ondoren, lehiaketa irabazten duen otarrea enkantean jarriko dute. "Perretxiko zale guztiak animatu nahi ditugu euren saskiak aurkeztera eta, bide batez, jatetxe, enpresa edota herritarrak enkantean parte hartzera ere bai", esan zuen Etxabek.

Gune mikologikoaz gain, ganaduaren saila ere egokituko dute pilotaleku ondoan dagoen zelaian. Ehun burutik gora izango dira ikusgai eta, horien artean, esne behiak, larre behiak, ahuntzak, ardiak eta zaldiak. Abereak ikustearekin batera, horien inguruko informazioa ere izango dute haietaz gehiago jakiteko.

Honez gain, artisautza, baserriko produktuak eta elikagai postuak ere izango dira eta, guztira, Euskal Herri osotik etorritako 50 artisau bilduko dira. Arratsaldez, aldiz, 18.00etan, ardi txakur lehiaketa jokatuko da herriko larreetan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |