Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Haurrei zuzendutako ipuin tailerra antolatu du Beasaingo liburutegiak

urbietako ikasgeletan, berriz,gaztetxoentzat izango da aurtengo antzerki ikastaroa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

beasain. Literatur sormena landuz ipuinak nola egin jakiteko aukera izango dute zazpi eta bederatzi urte arteko gaztetxoek. Ikastaroa urrian eta azaroan izango da eta dagoeneko eman daiteke izena udal liburutegian.

Maite Franko ipuin kontalariak zuzenduko du tailerra eta 90 minutuko zortzi saio izango dira guztira. Bertan, besteak beste, honako helburu hauek landuko dira: haurrak ipuinen eduki eta egiturak azter-tzeko gai izatea, ipuin mota ezberdinak ezagutzea, ipuin baten atzean dauden mezuak aztertzea eta ipuinen sormena eta azterketaren bitartez irakurtzeko zaletasuna bultzatzea.

Tailerrei bukaera emateko, azaroaren 27an saio berezia egingo da. Hizkuntz jolasak landuko dira, haur folklorea berreskuratzeko xedearekin. Asmakizunak, atsoti-tzak, aho korapiloak, olerkitxoak eta mendetan zehar ahoz aho transmititu diren hizkuntza jolasak.

Ez da Kultura sailak antolatu duen ikastaro bakarra, izan ere, Urbieta etxean ohikoak diren tailerretan parte hartzeko aukera zabalik dago. Antzerkia, argazkigintza, dantza klasikoa, pintura eta zeramika. An-tzerki tailerra aurten hamabi eta hamalau urte bitartekoentzat antolatu da lehenengoz. >a.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |