Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

"Lankideen artean euskaraz egiten dugu gehienetan"

Carmen Bilbao, Koldo Mitxelena kulturunean daukan bulegoan.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A BIZENAK bere jaoioterriaren berri ematen du eta bere izenak lanbidea zehazten ez duen arren, liburutegien munduari lotua egon da 21 urtetan Carmen Bilbao bilbotarra. Carmen Koldo Mitxelena Kulturuneko liburuzain burua da duela 10 urte inguru. Ez du bere izendapenaren data zehatza gogoratzen, baina berdin zaio. Carmenen ustez, hori ez da batere garrantzitsua. Emakume honek beste era bateko gauzei errepara-tzen die. Euskararen erabilerari esaterako.

Bilbaok, lan egiten duen erakundeak bezala, apostu sendoa egiten du euskara sustatzeko. Arlo pertsonalean bere burua euskalduntzeari ekin dio euskaltegi batean eta, aldi berean, bere alabei hezkuntza euskaldun bat emateaz arduratu da. "Nik ez nuen hizkuntza hau ikasteko aukerarik izan gaztetan eta ez nuen nire alabei gauza bera gertatzerik nahi", adierazi zuen. Hori dela eta, gaztetatik bidali zituen haurrak euskal eskoletara eta, horretaz gain, euskal kultura irakatsi zien umetatik.

Lan munduari dagokionez, Carmenek, Koldo Mitxelena Kulturuneko lankide gehienek bezala, euskaraz ditu gehienetan lan harremanak. "Hemen lan egiteko ezinbestekoa da euskaraz min-tzatzen jakitea eta, horri esker, gehien erabiltzen den hizkuntza da euskara", kontatu zuen liburuzain buruak.

Hori dela eta, Carmenen ustetan, "erdialdeko liburutegi honetara ailegatzen denak badaki euskaraz hitz egin dezakeela, denek ulertuko diotelako".

LITERATURA

Euskarazko liburuak

Bilbaok esan zuenaren arabera, liburutegi askotan euskarazko liburuak txokoetan baztertzen dituzte, bigarren mailan egongo balira bezala, baina " Koldo Mitxelenan ez da hori egiten, presentzia handia duelako bertan literatura euskaldunak".

Urdaneta kaleko liburutegiko arduradunak argi dauka euskarazko eleberrien presentzia eskasa dela gaztelaniazkoekin alderatuta. "Erdaraz askoz ere obra gehiago argitaratzen dira eta horrek asko mugatzen du euskarazko literaturaren kopurua", esan zuen Carmenek.

Hala eta guztiz ere, Koldo Mitxelenan ahalegin handia egiten du ahalik eta liburu gehien eskaintzeko irakurleei euskaraz. "Gure betebeharra da hori eta gustura egiten dugu", amaitu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Carmenek ez zuen euskara gaztetatik ikasteko aukerarik izan eta heldutu zenean euskaldundu zen
Kulturunean lan egiten duten langileek derrigorrez jakin behar dute euskaraz mintzatzen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |