|

andoain. Mugikortasun ohiturak hobetzeko asmoz, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko du Andoainek irailaren 16tik 22ra.
Bi data berezi egongo dira programaren baitan. Naturbideen Nazioarteko Eguna izango da igandea eta, horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Andoaingo Udalak. Naturaz blai Leitzaran-Plazaola lelopean, Andoain eta Lekunberri arteko bizikleta martxa egingo da. Parte-hartzaileak Goikoplazatik irtengo dira 10.00etan eta izen-ematea 8.00etatik aurrera egin ahal izango da 13 eurogatik.
Ordu berean eta leku beretik irtengo da beste talde bat Leitzaran haranean zehar ibilbide bat egiteko. Xabier Cabezonen eskutik ezagutu ahal izango dira bertako historia eta txokoak.
11.00etan 5 eta 10 urte arteko haurrentzako bizikleta martxa hasiko da. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da kaskoa eramatea.
Goiz osoan zehar mugikortasunari eta irisgarritasunari buruzko iradokizunak egiteko panela egongo da, Gipuzkoako turismo iraunkorraren inguruko informazio jaso ahal izango da eta umeentzako jolasak eta txu-txu trena egongo dira.
Autorik gabeko eguna izango da hilaren 22a eta altxorraren bila jokoan parte hartzeko aukera izango dute gazteek Goikoplazan 17.00etan. Mugikortasun pistak jarraituz aurkitu beharko dute altxorra. 16.30etik 20.30era bizikleta zaharrak berritzeko tailerra egongo da martxan, iradokizunetarako panela jarriko dute berriro ere eta haurrentzako jolasak antolatuko dira: puzgarriak, bide hezkuntza zirkuitua, skate parkea, etab. >a.h.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |