
Donostia. Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak urte amaieran euskara Iparraldean sustatzeko hitzarmen markoa sinatuko dutela adostu zuten atzo Donostian burututako bilera batean. Kultura sailburu Miren Azkaratek adierazi zuenez, "mugaz bestaldeko elkarlanak eta hizkuntza politika gaietarako lankidetza bidea aztertzeko nahiz sakontzeko" egin zuten atzoko bilera.
EAEko eta Iparraldeko instituzio publikoen arteko kolaborazioak, Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko duen ekintzen ildoa eta egindako proiektuak nola jarraitu eta balioztatu zehaztuko ditu datorren abenduan sinatzea aurreikusi zuten akordioak.
"2003. urtean Jaurlaritzak eta Ipar Euskal Herriko Obragintza Publikoko partaide ziren ordezkariek sinatutako protokoloak Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzak ateak ireki zituen", aipatu zuen Kultura sailburuak. "Horrela bada, protokolo hori instituzio publikoen artean euskara normalizatzeko eta egonkortasuna emateko balio izan zuen".
Halaber, Euskararen Erakunde Publikoaren presidente Max Brissonek azpimarratu zuenez, "nahiz eta euskara Iparralden ofiziala ez izan, instituzioak ezin dira gelditu ezer egin gabe".
Euskararen Erakunde Publikoaren aldetik, atzoko bilkuran honakoak izan ziren: instituzioaren presidentea, Max Brisson, presidenteordeak diren Vicent Bru eta François Maitia, Estatuko ordezkaria den Pirinio Atlantikoen prefeta, Marc Cabane, eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, Jean Claude. Eusko Juarlaritzaren aldetik, berriz, Miren Azkarate eta Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika egon ziren bileran, besteak beste. >a.A.B.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |