Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Marea gorriaren ostean, olagarroa

Iaz, Olarro Egunean, Zumaiako Erribera kalean eginiko herri bazkariko irudia.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Zumaiarrek arraunean murgilduta igaro dute asteburua. Zaletu asko beren taldearen kolore gorriarekin jantzita ibili ziren Donostiako Alde Zaharrean. Aita Mariko arraunlariak animatzen aritu ondoren marea gorriak olagarroa dastatzeko aukera izango du larunbatean, hirugarrenez ospatuko den Olarro egunean.

Zumaia inguruan zefalopodo ugari bizi dira eta, horren ondorioz, herritarrek betidanik izan dute olagarroa arrantzatzeko ohitura. XIX. mendearen amaieran, Zumaia inguruetako olagarro arrantzaleak kostaldeko baserritarrak eta langileak izaten ziren. Baserriko lanak egiteaz gain, olagarroa harrapatzen ere aritzen ziren eta, guda ostean, familia askok gose bolada larriak izan zituzten eta arrantzari esker lortzen zuten jatekoa. Gaur egun, ordea, olagarroa harrapatzeko ohitura kirol bihurtu da. Gainera, askok beren gurasoek molusku hori arrantzatzeko zuten ohiturarekin jarraitzen dute eta zenbait familiatan hirugarren eta laugarren belaunaldiek eusten diote tradizio horri.

Zumaiako Udalak 2004an antolatu zuen lehenengoz Olarro Eguna. Aurreko urteetan izugarrizko arrakasta lortu du ospakizunak eta herritar eta atzerritar ugari elkartzen ditu itsasoko jaki gozo hau dastatzera.

egitarau zabala

Olagarro salda aukeran

Aurtengo ediziorako egitarau zabala prestatu dute. 11.00etatik 14.00etara elikagaien azoka izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Gainera, bertan janaria dastatzeko aukera ere izango da.

Kofradiako arrainen benta aretoa elikagaien ordu berean egongo da zabalik goizez eta 17.00etatik 20.00etara berriro irekiko da.

Iaz, Argazki Rallya antolatu zen lehen aldiz eta aurten ere egingo da lehiaketa. 8.30ean turismo bulegoan egon beharko dute parte-hartzaileek izena emateko. Ondoren, egun horretako irudiak jaso beharko dituzte. Gainera, lehengo urteko Olarro Eguneko argazkiak Alondegia aretoan egongo dira ikusgai 18.00etatik 20.00etara.

Olarro salda izaten da egun horretako jakirik gogokoena. Larunbatean, jaki hori dastatzeko aukera izango da, 13.30ean, Erribera kalean. Ondoren, 14.30ean, herri bazkaria izango da. Bertara joan nahi duenak eta oraindik txartela erosi ez duenak turismo bulegoan izango du lortzeko aukera, 8 euroren truke. Bestalde, egun horretan Olarro eguneko zapia eta kamiseta jantzita eraman nahi dituztenek ere bulegoan izango dituzte eskuragarri.

Arratsaldean, gustuko duenak, berriro olagarroa jateko aukera izango du, izan ere, 18.30ean olagarro brotxetak eta sagardoa jarriko dira txosnetan salgai.

20.30ean Getariako konpartsak Moulin Rouge ikuskizuna eskainiko du, giroa argi eta musikarekin alaituz. Iaz ere ikuskizun polita erakutsi zuen eta aurten 40 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte prestatutako emanaldian. Ikuskizuna Eusebio Gurrutxaga plazan hasi eta Erribera kaletik pasako da.

Gauean, Egan taldearen eskutik dantza egiteko aukera izango dute bizilagunek. Berbena Eusebio Gurrutxaga plazan izango da, 23.00etatik aurrera.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECompositor
ÁNGEL ILLARRAMENDI
"Una sinfonía es una época de
tu vida en la que pasa de todo"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Olagarro salda eta brotxetak jateko aukera izango da larunbatean, Erribera kalean
Getariako konpartsak, 'Moulin Rouge', 40 lagunek osatutako musika ikuskizuna eskainiko du
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |