|

Herri kirol jaialdia, Lakiolamendiko erromerian.argazkia: goierriko hitza
legazpi. Dena prest dago herrian Agorreko Santikutzetarako. Askorentzat jairik kuttunenak direnak ostegunean hasiko dira eta igandea bitartean ez da aspertzeko betarik izango. Festetako lehen eguna Santikutz eguna izango da. Hasteko, 17.30etik aurrera, Kukubiltxo taldeak Kukubel ikuskizuna eskainiko du Euskalerria plazan. Ondoren, 18.30ean, Legazpi, burdinezko biho-tza liburua aurkeztuko da kultur etxeko areto nagusian. Bukatzeko, 19.30ean, erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira izango da, Urolatarrak txarangak lagunduta.
Ostiraleko ekitaldiak ere arratsaldez izango dira. 19.00etan erraldoiek, buruhandiek eta txarangak kalejira egingo dute, 20.00etan Jesus Mari Irazurekin eta Anjel Mari Peñagarikanorekin bertso saioa izango da kale Nagusian, 21.00etan kantu afaria egingo da Gernika plazan Doinua musika eskolaren eskutik eta 23.00etan Trikizio taldearekin dantzaldia izango da.
Larunbatean makina bat ekitaldi izango dira. Goizari dagokionez, 10.30ean bola txapelketa jokatuko da Mauleon hoteleko bolatokian eta 11.30etik aurrera haur eta gaztetxoentzako jolas parkea izango da Euskalerria plazan.
16.00etan jolas parkea irekiko da, 16.30ean bola txapelketako bigarren saioa jokatuko da eta 17.00etan sukaldari lehiaketa hasiko da Gernika plazan. 18.00etatik aurrera, Telleriarteko taloak jateko aukera izango da Gernika enparantzan eta Almeriako Las Refajonas taldekoek Euskalerria plazan dantza saioa eskainiko dute. Ordu berean, atletismo lasterketa hasiko da Aizkorri kalean. 19.00etan, sukaldari lehiaketako sariak banatuko dira Gernika plazan eta moto txikien lasterketa hasiko da.
20.00etatik aurrera, Maria Ruiz sopranoak, Anjel Pazos tenoreak eta Antonio Lopez piano joleak zar-tzuela eta opera ariak eskainiko dituzte Latxartegi aretoan. Iruzkinak Maximo Pradera kazetari ezagunak egingo ditu. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 23.30etik aurrera, Legazpi Musika Bandarekin dantzaldia izango da Euskalerria plazan.
Agorreko Santikutzak igandean bukatuko dira. Hasteko, Goiz Deia txistulari taldekoek kalejira egingo dute 9.00etatik aurrera. 9.45ean, herritarrak San Martin auzoko arkuan elkartu eta Korostiagako gurutzera igoko dira. Bertan, 11.00etan, Meza Nagusia izango da. 12.00etan, hamarretako eta Goiz Deia taldearekin erromeria izango dira.
13.00etan, berriz, Lakiolamendiko erromeriari emango zaio hasiera. Ordu horretan, baso-lanen erakusketa egingo da. Santi Etxanizen gidaritzapean enborretik oholak aterako dituzte, arpana erabiliz, eta Luxiano Zabaletaren gidaritzapean enbor-garraioa egingo dute, gurdia eta lerak erabiliz.
Ondoren, 13.30ean herri kirolak izango dira eta 14.00etan bertsolarien saioa. Iñaki Azarola, Bittor Agirre, Jokin Matxinandiarena eta Bertso-Olariak eskolako kideak arituko dira. 14.30ean herri bazkariari hasiko da eta 4 euroren truke paella jateko aukera izango da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |