Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Antzerki Topaketak udaletxe atzean jarriko den karpa batean izango dira

azpeitiko soreasu ko antzoki berria 2008rako prest egongo dela uste dute

Irailean ospatzen den Triku Festa musika jaialdia, aurten atzeratzea erabaki da karpa aprobetxatu ahal izateko

Orain dela bi urte Triku Festa ospatzeko erabili zen karpan 'T' taldeak eskainitako kontzertua.argazkia: uztarria

kristina fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Aurtengo Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek kokaleku berria izango dute. Izan ere, Soreasu Antzoki zaharra uda honetan eraitsi ondoren, Udalak karpa bat jarriko du udaletxe atzeko plaza berrian aurtengo edizioa ospatu ahal izateko."Plaza berria denez, bertako lurra berdindu beharko da lehenago ordea", adierazi zuen Aitor Gorrotxategik, Kultur Batzordeburuak.

Soreasu bota ondoren, Azpeitia an-tzerki eta zinema aretorik gabe gelditu da eta ezarriko den karpa honek antzerki areto baten ezaugarri berdinak izango dituela baieztatu du Gorrotxategik. Modu honetan, propio topaketetarako jarriko den toki berri honek oholtza, eserlekuak eta berogailua izango ditu azaroko hotzari aurre egiteko.

aukerarik onena Beste alternatibak izan dituzte esku artean, hala nola, Betharrametako aretoa erabiltzea, kale antzerkia eskaintzea edota Izarraitz Pilotalekuan antzezlanak eskaintzea, baina, azkenean, karparen aldeko aukera egin dute. "Betharrametako aretoa oso txikia da, kale antzerkiko taldeak gutxi dira eta gehienak haurren-tzat zuzendutakoak gainera eta Izarraitzen antolatzeak, berriz, lan asko eskatzen du, izan ere astebururo jarri eta kendu beharko litzateke material guztia", esan zuen Gorrotxategik.

Udal Festa Batzordeak garbi izan duena Euskal Antzerki Topaketak ospatzeari eutsi egin behar zi-tzaiela izan da, "izan ere, urte ba-tzuetan ospatzeari utziz gero, ondoren berreskuratzea oso zaila izango dela pentsatzen dugu. Beraz, nahiago izan dugu segurura jo eta ospatzen jarraitu". Udalak adierazi zuenez, Soreasu ekipamendu soziokultural berria bi urtetan egingo da eta 2008. urteko Antzerki Topaketak areto berrian ospatzea aurreikusi du Aitor Gorrotxategik.

Antzerki Topaketetako zenbait gai oraindik erabaki gabe dituzte Udalean, iraupena, adibidez. Hiru edo lau asteburutan ospatu ohi dira topaketak, baina aurtengo edizioa taldeen arabera antolatuko da. "Hiru asteburutan mantentzea da gure asmoa, baina aurrekontuarekin pentsatu behar dugu. Kontutan hartu behar da taldeek urtero diru gehiago eskatzen dutela, beraz, karpa aurrekontuaren arabera mantenduko da, agian bi aste edo hirutan, ikusiko dugu", azaldu zuen Kultura Batzordeburuak.

triku festa atzeratuta Bestalde, herriko musika taldeek irailean antolatzen zuten Triku Festa musika jaialdia atzeratzea erabaki da eta bide batez, Euskal Antzerki Topaketetako jarriko den karpa aprobetxatu. "Aurreko urteetan iraila erdialdean egiten zen, baina udako oporrak pasa ahala denborarik gabe antolatzen zuten jaialdia eta, horregatik, atzeratzea erabaki dute, honela, karpako instalazio berdinak erabili ahal izango dituzte", agertu zuen Gorrotxategik.

Beraz, aurtengo Triku Festa herriko plazatik, udaletxe atzekora pasako da urriko azken asteburuan eta bertan Azpeitiko zein kanpotar musika talde desberdinen doinuak entzuteko aukera izango da.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |