Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Jose de Artetxe kalean hobekuntzak behar direla dio Azpeitiko Aralarrek

taldearen ustez, herrian gehien erabiltzen dena da eta "oso estrategikoa denez zaindu egin behar da"

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

azpeitia. Azpeitiko Aralar taldeak prentsa ohar bidez adierazi duenez, Jose de Artetxe kaleak hobekun-tzak behar ditu: "Kale hau oso erabilia da, herrian gehien erabiltzen dena ez bada. Baditu ordea zenbait gauza hobetu beharko liratekeenak".

Taldeak esan duenez, lehendabiziko pausoa aparkatutako autoentzat topeak jartzea litzateke, modu honetan, espaloia garbiago geldituko bailitzateke. "Lehen Gau Txori zegoen aldean aparkatuta dauden autoentzat topeak ipini behar dira, espaloiraino muturrik sar ez dezaten, oinezkoek espaloian eroso ibiltzeko moduan. Lurrean zeharretara jarritako zementuzko topeak nahikoak dira eta ez dira garestiak", adierazi du Miren Garmendiak.

Bestalde, irisgarritasuna hobe-tzea eskatzen du anbulatorio aurrean eta anbulantziak sartu ahal izateko sarrera berezi bat egitea proposatzen du: "Anbulantzien sartu-irtenak anbulatoriotik oso deseroso izaten direlako. Agian anbulantzientzat sarrera berezi bat antolatu beharko litzateke eta, bide batez, elbarrituentzat egokitu auto irteera eta sarrerak", adierazi du taldeak. Jose de Artetxe kaleko autobus paradak ere berriro begiratu beharko liratekeela gaineratu du Miren Garmendia taldekideak, bi aldeetako autobusak elkarrekin topatzen direnean sortzen den nahasketa ekiditeko.

"Inguru hori bereziki zaindu behar dela uste dugu, oso leku estrategikoa delako, anbulatorioa, ikastetxeak, kirol ingurua,.... Erosotasunaz gain segurtasunean asko irabaziko luke eta", azaldu du Azpeitiko Aralarrek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
KARADZIC
El criminal de guerra se dedicaba a la medicina alternativa
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Erosotasunaz gain, segurtasuna ere irabaziko lukeela uste du Miren Garmendia Aralarreko kideak
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |