|

zizurkil. Zizurkilgo Udalak abian jarri du herriko baserrietako ondarea jasotzea helburua duen I. Baserriko Argia Beka. Aurkezteko asmoa dutenek proiektua ostirala baino lehen eraman beharko dute udal bulegoetara.
Zizurkilgo baserriak eta argazkiak izango da landu beharreko gaia eta, horretarako, Udalak berak gomendatutako baserrietara joan eta bertakoek emandako argazkietako jendearen izen-abizenak, lekua eta data jaso beharko dira. Ikerketa bakarka edo biko taldetan egin beharko da.
Zizurkilgo Azoka Berezia ospa-tzen den egunean jakinaraziko dute bekaduna nor izango den eta zazpi eguneko epea izango dute bekaren onarpena sinatzeko. Ikerlana egiteko sei hilabeteko epea izango du, hau da, 2006ko azaroaren 1ean hasi eta 2007ko apirilaren 30ean bukatu. Beka hartzaileak 800 euro kobratuko ditu hilean azterlana egiteagatik. Argibideak nahi dituenak 943 692495 telefono zenbakira deitu behako du. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |