Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Pasaiako Udal Euskaltegiak ikasturte berrirako matrikula epea zabaldu du

Kurtso berria irailaren 25ean hasiko da eta ikasleek azterketa ezberdinak presta ditzakete

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

pasaia. Pasaiako Udal Euskaltegiak 2006-2007 ikasturterako matrikulazio kanpaina martxan jarri du.

Kurtso berria irailaren 25ean hasiko da. Consuelo Gorostidik, euskaltegiko zuzendariak, eskaintzaren berri eman du: "Hogei urtetik gora daramagu euskalduntze eta alfabetatze lanetan nahiz herrian euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan. Horretarako, ikastaro eta ordutegi aukera zabala eskaintzen diegu bai euskara ikasten hasi nahi dutenei, baita ikas-prozesuan aurreratu eta hobetu nahi dutenei ere".

Pasaiako Udal Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak antolatzen ditu. "Gainera, azterketa desberdinak prestatzen dira: EGA, Hizkun-tza Eskola Ofiziala edo Administrazioko Hizkuntza Eskakizunak", azpimarratu du zuzendariak.

Matrikula epea irailaren 20an amaituko da. Urte osoko matrikularen kostua 391 eurokoa da pasaitarrentzat eta 405 Pasaian erroldaturik ez daudenentzat.

Udalek beka sistema bat jarri dute martxan. Langabetuek matrikularen %75 berreskuratu dezakete. Gainontzekoek matrikularen erdia lor dezakete. Horretarako %85eko asistentzia eduki behar dute ikasleek.

Informazio gehiagorako edo izena emateko, 943 004340 telefonora dei daiteke 8.00etatik 19.00etara. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |