|

bergara. Bergarako Angiozar auzoko eskola txikian Haur Hezkuntza soilik eskainiko dute aurten. Guztira zazpi ume egongo dira 2006-2007ko ikasturtean. Bi dira, ordea, Lehen Hezkuntza egitera Bergarara jaitsiko diren ikasleak. Joan den ekainean, Hezkun-tza Zuzendaritzak erabaki zuen Angiozarren haurreskolak bakarrik jarraituko zuela. Lehen Hezkuntza ikasteko, aldiz, beste ikastetxe batetara jo beharko zutela.
Ikasturtea joan den ostiralean hasi zen eta San Martin jaiak pasa ondoren, hau da, datorren astean, ekingo diote egun osoz eskolak emateari. Halaber, Mila Elorza, Angiozarko auzoalkateak adierazi zuenez, "urrian jangela eta zaintza zerbi-tzua martxan jarriko dugu eta hau garrantzitsua da auzora etorkizunean etorriko diren umeentzat".
Oraindik ez dakite gerora zer pasako den, baina Gipuzkoako Eskola Txikien Federazio batera saiatuko dira eskola zabalik izaten. Gaur egun, 27 eskola txiki daude Gipuzkoan eta, bertara, 1.000 ikasle inguru abiatzen dira egunero. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |