Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

antzuola eta aiherra arteko jaia igandean ospatuko dute

Aurten, festa Iparraldean izango da eta Udalak bertara joateko autobusa jarri du

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

antzuola. Iparraldeko Aiherra eta Antzuolaren arteko anaikidetasun jaia, igandean, hilaren 17an, ospatuko da. Aurten, antzuolarrei dagokie Aiherra herrira joatea eta, horretarako, Udalak autobusa debalde jarri du. Zerbitzua 9.00etan irtengo da Antzuolatik eta 21.00etan bueltatuko da.

Dagoeneko egitaraua prestatuta dute Aiherrako antolatzaileek eta, iritsi bezain laster, ongietorria jasoko dute antzuolarrek. Ondoren, Iparraldeko herri honen inguruak ezagutzeko aukera izango dute eta, 12.00etatik aurrera, Xiba elkarteak herri kirol eta jolasez osatutako jaialdi bat eskainiko die. Bitartean, pilota partidak jokatuko dituzte. Era berean, bazkaldu aurretik An-tzuolako dantza taldeak ikuskizun bat egingo du. Gosea asetu ondoren, euskal kantuek hartuko dute lekukoa. Hauekin batera, bertako Kuxkuxtu taldea egongo da.

Bukatzeko, antzuolarrak eta aiherratarrak elkarturik, herri dantza eta larrain dantza taularatuko dituzte. Beraz, festa honekin gozatu nahi dutenek, udaletxera jo edo 943 766246 telefonora deitu besterik ez dute. >a.d.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |