Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Begirale titulua euskaraz lortu ahal izango da eskualdean

udalek ekimenerako dirulaguntzak eskainiko dituzte

Kurtsoa urritik maiatzera egingo da eta eskolak larunbatetan emango dira

jabi leon enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

elgoibar. Debabarreneko udalek eskualdean haurren aisialdian lan egingo duten begiraleak euskaraz trebatzeko ikastaroa antolatu dute elkarlanean.

Ikastaro hau urritik maiatzera bitartean egingo da, larunbatetan, goizez eta arratsaldez. Bi atal izango ditu, atal praktikoa eta atal teorikoa. Bukaerako praktikak egin ondoren, Eusko Jaurlaritzak ematen duen begirale titulu ofiziala jasoko dute ikasleek.

Dena den, ikastaroa egin ahal izateko, bi baldintza bete beharko dituzte interesatuek. Alde batetik, 18 urte baino gehiago edukitzea (edota ikastaroa bukatzean bete ahal izatea), eta euskaraz jakitea.

Diru laguntzak Eskualdeko udalek ikastaroa antolatzeko jarri duten diru laguntzari esker, ikastaroaren matrikula prezioa 250 eurokoa izango da Debabarreneko parte- hartzaileentzat eta 300 eurokoa gainontzekoentzat. Era berean, bi alditan ordaintzeko aukera izango dute ikasleek, erdia ikastaroaren hasieran eta gainontzekoa ikastaroaren erdialdera. Eskolei dagokionez, "izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera erabakiko da ikastaroa non eskaini baina, seguruenez, saioak Eibar eta Elgoibarren izango dira", azaldu dute Elgoibarko Udaleko Euskara sailetik.

Izena emateko epea atzo ireki zen eta ez da hilaren 22ra arte itxiko. Beraz, ikastaro honetan parte har-tzeko asmoa duten guztiek euren datuak eman beharko dituzte herri ezberdinetako Euskara sailetan edota ondorengo telefonoetara dei eginez: (943 708435 Eibarren, 943 744366 Elgoibarren, 943 608045 Deban, 943 753043 Soraluzen, 943 603244 Mutrikun eta 943 033290 Mendaron).

Bailarako udalek gazte euskaldun guztiak animatu nahi dituzte bi urtean behin antolatzen den begirale ikastaro honetan parte hartzera. Azken batean, "aisialdiak euskararen erabileran duen eragina kontuan izanda, ezinbestekoa da arlo horretan lanean arituko diren profesionalak euskaldunak izatea", aitortu dute Elgoibarko Udaletik.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAMundo
LOS 90 AñOS DE 'BADIBA'
El cumpleaños del líder del apartheid se convierte en un acontecimiento mundial
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
ikastaroa
parte hartzeko baldintzak
Adina eta euskara. Kurtsoan aritu ahal izateko 18 urte baino gehiago izan eta euskara jakin behar da.
prezioa
Matrikula. Diru laguntza izango da eta eskualdeko lagunek 250 euro ordainduko dute. Bestelakoek 300.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |