Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euriak bustita baina giro onarekin amaitu ziren atzo Hondarribiako jaiak

igandean herri bazkariek eta atzo baserritarren egunak jende ugari erakarri zuten

Aterki eta guzti, jende asko egon zen Alamedan atzo.argazkia: x.s.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Euripean baina hala ere giro ederrean amaitu ziren atzo Hondarribiako jaiak.

Goizeko lehen ordutik, oraindik ateri zela, Baserritar Eguna ospatu zen Zumardian. Bertan, barazki, fruta eta abere lehiaketak egin ziren. Jendetza ederra hurreratu zen bai salmenta postuetan erosketak egitera zein taloak eta bestelako jaki eta gozoak dastatzera. Eguerdian, euria ari zuela, Lizaso, Peñagarikano eta Egaña bertsolariek saioa egin zuten. Arratsaldean, idi-probak eta herri kirol erakustaldia egin ziren Alamedan, azken hau Nazabal eta Olasagati aizkolariekin eta Migeltxo Saralegi harri-jasotzailearekin.

Bestalde, profesionalen pilota partidak jokatu ziren Jostaldi frontoian. Aste gutxi barru, pilotalekuaren berrikuntza lanak hasiko dira, datorren urteko jaietarako instalazio txukunago eta hobetua prest izateko helburuarekin.

jendetza asteburuan Larunbat eta igandean, eguraldi ona eta jai ekitaldiekin gozatzera hurbildu zen jendetza izan ziren asteburuko alderdi aipagarriena.

Ostiral gauean, Alardea amaitu ostean, jaiak luzaro iraun zuen. Gainera, Bentako eremua jendez gainezka izan zen AC-DC talde australiarraren bertsioak jotzen dituen The Bon Scott Band ikusteko.

Larunbata nahiko lasaia izan zen bertakoentzat batik bat, aurreko eguneko ajea eta nekea zirela eta, baina gauean jende ugari ikusi zen, batez ere Bentako txosnen eremuan.

Igandean, ostera, berriro ere jai giro ederra izan zen, bereziki Portuko kaleetan. Adinekoek bazkaria egin zuten Ardora jatetxean eta gazteen herri bazkaria egin zen Bentan.

Aipagarriak izan ziren Perfusion talderaren batukadak San Pedro kalean sortutako giro itzela eta Bentan egin zen III. Txipiron Cup, patinetearekin uretara salto egiteko lehiaketa ikusgarria. Eguna Jaimiña taldearen dantzaldia eta Antxetamina DJekin amaitu zen. >x.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |