Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Antolatzaileen "desadostasunak" direla medio, Elektronikaldiak Donosti Kluba izena hartu du

gin&tonic etxeak eta javi p3z zuzendari artistikoak eten egin dute orain arteko elkarlana

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Donosti Kluba. Hori izango da Gipuzkoako hiriburuko Musika Elektronikoaren Nazioarteko Jaialdiko izen berria. Hala jakinarazi zuen atzo Gin&Tonic produkzio etxeak, prentsa ohar baten bitartez. Itxura denez, ekin-tza horretako zuzendari artistiko Javi P3Z eta enpresa pasaitarreko arduradunek elkarrekin Elektronikaldia antolatzeko zuten akordioa bertan behera utzi izana dago izen aldaketa horren atzean.

Joan den abuztuaren 12an egindako bilera baten ostean, "jaialdiaren helburuen inguruko desadostasunak" tarteko, azken urteotan mantendutako elkarlana indar gabe utzi zuten Javi P3Zek eta Gin&Tonicek, antolatzaileek atzo ezagutzera eman zutenez. Dena den, "Donostiako Udalarekin hartuta dituen konpromisoak betez", musika jaialdi bat egiten jarraituko du produkzio etxe pasaitarrak, "Elektronikaldiaren ezaugarri berekin eta data beretan, baina Donosti Kluba" izenburupean.

hilabete baten faltan Erabaki hau datorren Musika Elektronikoaren Jaialdiko datak ezagutzera eman eta bi egun beranduago jazo da. Izan ere, joan den asteartean Donostiako Udalean egindako prentsaurrekoan zortzigarren ediziorako daten inguruko informazioa banatu zuten. Aurten, irailaren 28 eta urriaren 7a bitartean ospatuko dute jaialdia, eta ekitaldiak ohiko eszenategietan antolatuko dituzte, Egia auzoko Gazteszena eta Okendoko kulturetxean, hain justu. Gainera, Etxekalte, Ondarra, Bebop eta Guardetxea bezalako klubetan ere musika programazio berezia prestatuko dute.

Aurtengo jaialdirako hilabete inguru falta den arren, joan den asteartean Donostia Elektronikoa lehiaketaren edizio berria martxan jarri zuten antolatzaileek. 30 urte izan eta kontratu diskografikorik ez daukaten musikari europarrek har dezakete parte bertan. >j.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
VECINOSDonostia
CÁMARAS
Las de los autobuses de Donostia graban a infractores de tráfico
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Trabajo | Hosting |