Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordiziako plaza Nagusia, Karibeko piratek abordatuta

Ciudad de Irun bandaren kontzertuan, pelikuletako doinuak entzun zituzten

Ordiziarrek aulkiak bete zituzten atzoko kontzertua entzuteko.

argazkiakJorge aguirre enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Ordiziarrek egun handia ospatu zuten atzo, Santa Ana, herriko zaindariarena. Ahalik eta hobekien aprobetxatu nahi izan zuten, eta ekitaldiak goizean goiz hasi zituzten.

6.00etan ohiko danborrada goiztiarrak Bustuntzan hasi zuen ibilbidea eta herriko hainbat kale zeharkatu ondoren, Plaza Nagusian bukatu zuen atabal jotzea. Hain goiz esnatutako ikusleak (eta bezperatik zeudenak) eta danbor joleek gosaltzear zeudenez, Arboledan txokolatada izan zuten. Indarrak berreskuratu ondoren, bigantxaren aurretik korrika aritu ziren Idoiaga plazan.

Santa Ana eguneko Meza Nagusiaren ondoren, udaletxe aurrean asteazkenero bezala azokako postuak egon ordez, jaietarako koloretako zintzilikarioak eta kantoietan ohiko ikurrin txikiak ikus zintezkeen eskegita eta musikak hartu zuen barazkien tokia.

13.00etan Ciudad de Irun musika bandaren emanaldia ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ordiziarrek plaza Nagusian. Espreski jarritako 180 aulkietatik bat ere ez zegoen libre eta inguruan beste asko tente zeuden emanaldia ikusten. Pribilegiatuenek udaletxeko balkoitik ikusi eta entzuteko aukera ere izan zuten.

Egun handia ospatzeko, jantzi dotoreenak atera zituzten askok. Baina, beroa zela eta, azkenean abanikoak izan ziren protagonistak: halakorik eraman ez zutenek kontzertuko programak ere erabili zituzten beroa jasangarriagoa egiteko.

Juan Jose Iturrioz Niño ren zuzendaritzapean, bandakoek atzo sei pieza jo zituzten. Emilio Cebrianen Ragon Falez pasodoblearekin hasi zuten emanaldia eta Klaus Badleten Los Piratas del Caribe ko soinu bandarekin bukatu zuten 14.15ean txalo artean.

egiptoarrak Koadrilen eguna gaur bada ere, batzuk aurreratu egin ziren: atzo Alejandriako inperioa izeneko karroza batekin poteatzen ari zen lagun talde bat, Kleopatra eta Marco Antonioren jantziekin. Santa Maria kalea, egiptoarrez gain, punky, etxekoandre eta harriketarrez jantzitako koadrilez gainezka zegoen. Tartean, egunero bezala, txikiteoan ari ziren ordiziarrak.

Festak bazkaldu ondoren jarraitu zuen, txaranga eta mexikar soinuekin.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADNavidad
OPARIAK
Erregeek ekarritako jostailuekin gozatu dute haurrek
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
'Abanikoek' ez ezik, emanaldiaren programek ere balio izan zuten giroa freskatzen laguntzeko
Koadrilen egunaren bezperan, lagun taldeek jarri zuten kolorea Ordizian haien mozorroekin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |