
Aduriz oiartzuarra, egurra lantzen astigartarren aurrean.
astigarraga. Sagardoaren herri-an, inoiz ez da goizegi basoa eskuan hartzeko. Herria festetan murgilduta zegoen atzo eta 11.30 aldera hasi zen esnatzen. Gutxinaka, herritarrak Foru plazara iristen hasi ziren: sarreran, basoa eta pintxoak erosi eta sagardo dastaketari ekin zioten. Batzuk txorizo eta tortila pusketarekin nahikoa ez eta bokadiloak zituzten herriko eta Hernanitik etorritako sagardogileen edaria probatzeko. Aurrean, idi-dema lehiaketako lehenengo animaliak eta udaletxe azpiko arkupetan, artisauak lanean.
Aurtengo herriko festetako azken eguna izan bazen ere, giro politarekin ekin zioten astigartarrek. Eguerdi aldera eguzkiak gogor jotzen hasi zuenerako plaza jendez lepo ageri zen. Gehienak, besoak hesietan eta idiei begira. Kioskotik futbol partida bat izango balitz bezala, speaker eta guzti: "Hori dek sasoia hori!" Idiena, eta Matxain jabearena, noski. 45 plaza lortu zituen.
Emaitza asmatu zuenik izango zen. Izan ere, ikusleek kiniela moduko bat egin zuten, zenbat plaza egingo zituzten apustua egiteko: jasotako diruaren erdia irabazlearentzat eta, beste erdia, idien jabearentzat izan ziren.
Ume eta helduak ari ziren, batez ere idiei begira. Gazteak elkar agurtzen eta, bat baino gehiago, bezperako parranda luzatzen ari ziren. Beste batzuk, baina, lanean ari ziren: Aurten Oiartzunen izango diren Kilometroetako ordezkariak han ziren, auto baten zozketarako txartelak saltzen; errauskailuaren aurkako talderen bate ere, sinadurak jasotzen eta hiesaren aurka dirua lortzeko kutxarekin ere bueltaka zebiltzan bi emakume.
eskulanak Dena den, lanean gogor benetan ari zirenak udaletxe azpiko arkupetan jarritako artisauak ziren. Roman Aduriz oiartzuarra, esaterako: bere aurretik pasatzen ziren herritarrak harrituta adar bat kate nola bihurtzen zuen begira geratzen ziren.
"Ordubete inguru behar da kate-maila bakoitza egiteko, lan handia dauka atzetik", azaldu zuen. Festa giroan, janaria duten postuek saldu gogoz egiten dutela baina eskulanak egiten dituztenentzat, zailagoa izaten dela aitortu zuen Adurizek. Aipatutako egurrezko kateak, esaterako, tabernetan apaingarri moduan edo lanpara pisutsuak eusteko saltzen dituela bakarrik gaineratu zuen.
Haren inguruan jarritako beste postuetan ere egurra eta bestelako materialak lantzen zituzten esku langileek: saskiak egiten zituen gizonari begira geratu ziren ume asko.
Idien lekukoa herri kirolek hartu zuten arratsaldean Astigarragako Foru plazan bertan. Iparraldetik etorritako ordezkariak eta astigartarrak beraiek aritu ziren, oiartzuarrekin lehian. Ondoren, abesti herrikoiak kalez kale en-tzun ahal izan zituzten herritarrek eta aurtengo jaiak agurtzeko, gauean, berriz, musika izan zen protagonista: Trakets taldeak emanaldia eskaini zuen eta haien ondoren su festak eta zezen suzkoarekin amaitu ziren azken lau egunetan herria guztiz hartu duten festak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |