|

orio. Udala Udara Orion 06 programaren baitan hainbat ekitaldi ari da eskaintzen egun hauetan. Atzo haurrek puzgarriekin goza-tzeko aukera izan zuten Karela kiroldegian eta gaur arratsaldean helduentzat antolatutako ekitaldia izango da kultur etxean. Izan ere, gaur eta bihar musika klasikoko bi kontzertu eskainiko dira eta sarrera doakoa izango da.
Gaurko emanaldia Iosu Yeregi baxu-baritonoak eskainiko du Borja Rubiños piano jolearekin batera. 20.00etan izango da kontzertua eta Mozarten lanak abestuko ditu: ariak, opera zatiak...
Bihar, musika klasikoko beste kontzertu bat izango da. Almudena Ortega sopranoak eskainiko du emanaldia. Ortega, Madrilgo Musika Eskolako ahots teknikari lanetan, Gipuzkoako koru federakun-tzako ikastaroetan, Bilboko Koru Elkartean eta Donostiako Orfeoian aritu da besteak beste. Ortega sopranoaren alboan, Josu Okiñena piano jolea izango da biharko kon-tzertua eskaintzen.
Okiñena Donostiako Hamabostaldian eta Granadako jaialdietan aritu da kontzertuak eskaintzen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Donostiako Orfeoiarekin eta Bilboko Elkarte Koralakin jo izan du, besteak beste. Biharko kontzertua 20.00etan hasiko da kultur etxean eta Ortega eta Okiñenak Aita Donostiaren lanak abestuko dituzte. Ekitaldia Kutxaren babesarekin antolatu du Orioko Udalak. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en San Sebastian |
Hoteles en Bilbao |